2011-03-28

KUKUA ITSUTZEN DUENA...



HITZA: KUKU

Entzun dutela, entzun dutela Kukua kukuka! Atzo bikote bati lapurtu nion elkarrizketan (zer egingo diogu ba, besteen elkarrizketak "lapurtzea" gustatzen zait... hitz egingo dugu noizbait horri buruz...) jaso nuen albistea. Bai, albiste ederra da Kukua inguruetan kantari hasi dela entzutea.

Martxoan iristen da Kukua, zuhaitzak janzten hasten diren garaian; ezkutaleku bila ibiltzen da. Hamabi-hamahiru arrautza jartzen ditu Kuku emeak, habia bakoitzean arrautza bana. Hainbeste habia egiteko denbora noiz hartzen duen... Ni elkarrizketak "lapurtzen" bezain abila da Kukua besteen etxetxoak lapurtzen. Habian dagoen arrautzetatik bat kendu eta berea jartzen du, habiaren jabeak berea balitz bezala zaindu dezan. To! Kukuaren arrautza da hausten den lehenengoa, hamaika egun baino ez ditu behar ernaltzeko. Imajina dezakezue atzetik datorrena... gainerako arrautza txikien kaltetan, Kuku jaioberriak bultza egiten die habiatik kanpora... To! Kuku gaztetxoek beranduago egiten dute alde, abuztu- irailean (helduek... badakizue... San Juanetan kuku San Pedrotan mutu...) ezagutu ez dituzten beren gurasoen laguntzarik gabe... ... ... ... ... eta iristen dira, gauez egiten dute ibilia... eta iristen dira negua ongi igaroko duten tokira; Saharako basamortua igaro eta ekuatoreko basoetara iristen dira. Hurrengo udaberrira arte txoko gune izango duten tokira.

Bitxia Kukuarena... mendian gabiltzala gure elkarrizketak "lapurtuz" irudikatu izan dut sarri... eta nahikoa entzun duenean, nazkatu dugunean, isiltasuna behar duenean, kantari hasten dela ondorioztatu dut... Kukuarena dela isiltasunaren agintea...
Ixo-ixoka jartzen gaituela, noiz eta berak nahi duenean...




AFORISMOA: "Maitasuna okulistarenean"


Begiratu eta bereizten ez duelako
...

Sentitu eta ukitzera iristen ez delako...

Zirriborroak irribarre bihurtzen dituelako...

Begiek salto egiten diotelako...

Ikusi... begiak ixten dituenean ikusten duelako...




8 comentarios:

  1. Kukua! ni, neoni ere, oso pozik jartzen naiz kukua entzuten dedanean, asko dauka mitotik, asko dauka leiendatik, baina,niri zirraragarria egiten zait, eta urtero, inoiz edo behin, basoan sartu eta berarekin jolasean jartzen naiiz.

    ResponderEliminar
  2. Etorri da kukua, joan da negua.Kukuak dirukin edo dirurik gabe, niri behintzat, poza ekartzen dit, eta ez da gutxi. Jakin, badakit, gure artean dagoela, baina, oraindik ez dut entzuteko fortuna izan, eta saiatu, saiatu naiz.
    Hemen, Lazkao Txiki bertsolari handiak utzitako bertso zoragarria.
    Birigarroa arbolan eta
    xoxoa sasi onduan
    gaur goizean e eginalean
    hor ari ziren kantuan.
    Kukua, berriz, zuhaitzik zuhaitz
    <> hemen ta <> han
    kalendario gabe badaki
    noiz etorri eta noiz juan.

    ResponderEliminar
  3. Barkatu akatsa, seigarren bertsoa halaxe da:

    <> hemen ta <> han.

    ResponderEliminar
  4. Ez dakit, Basoa... ez dakit, zergatik ez den ongi ikusten... baina... Lazkao Txikik esan nahi zuena... kuku hemen ta kuku han... ezta?

    Bertso bikaina! Eskerrik asko blogean bertsoari txokotxo bat egiteagatik!

    Bejondeizula, Patxi!

    ResponderEliminar
  5. Maitasuna okulistarenean eta burusoilak ilerrian? Jeje. Ederra aforismoa. Mila esker astelehenetan irribarreak erditzeagatik.

    ResponderEliminar
  6. Kuku kontutan, Leiza aldetik: kukua lehendabiziko aldiz aditzen denean,segituan, poltsikotik dirua atera behar da, eta, bigarrena entzun baino lehen, dirua kukuari erakutsi behar zaio.Nik ere ez dut entzun kuku hotsik, eta irrikitan nago.

    ResponderEliminar
  7. Kukua tarteko, Basarri bertsolari handiak bizkaieraz idatzia:" Lengo egunien neure zeregin batzuk egin biar nebazala ta emendik urreko baserritxu batera jun, eta nun entzuten dodan neure ondoko zuaitz baten gaiñien txori nabar bat, kuku! eta kuku!, abesten ebala. Ta neu zurtz eginda asi nintzen sakelera eskua sartzen, baiña sakelien ez egoan sakela baiño.
    Bizkaian ere, nonbait, kukua lardaxkan eta kantuan.

    ResponderEliminar
  8. Ni ere kukuaren atzetik ibili zalea naiz, oraindik, nahiz eta saiatu, ez dut bere arrastorik antzeman, bere kuku kanta nereganatu, ia martxoko azken egun honetan lortzen dedan, gainean dirua eraman edo ez; gustukoa dut jolas hau.Irati,zure bloga oso ederra iruitzen zait eta gustora jartzen naiz begira eta saltseatzen.

    ResponderEliminar