tag:blogger.com,1999:blog-2403233714767716504.post156883579539684270..comments2023-04-27T10:30:20.413+02:00Comments on 2+2=5? -> MATE + MATE = LITERATURA?: BIZKARREKO AURPEGIAKIratihttp://www.blogger.com/profile/08152642429197198967noreply@blogger.comBlogger2125tag:blogger.com,1999:blog-2403233714767716504.post-75857845141582469982012-03-09T15:14:48.679+01:002012-03-09T15:14:48.679+01:00;-D Ikasle begiz nik ere.
Argazkiari begira kontu...;-D Ikasle begiz nik ere.

Argazkiari begira konturatu naiz... eta Iratiren hitzek noiz heldu behar diote Leireren txeloari eskutik! Marka da gurea!

Irati eta Elsa ikusi nituen nik atzo kantuan gitarra hartuta, eta Asel, Nerea eta Iraitz kopla kantuan eta Unai Batxilergoa ikasi zuen lehenengo emakume hartaz hizketan, eta Irati bizkarra emanda (lotsagabe hori!) eta Maite gitarra jotzen eta kantatzen eta Maider, Sara eta Maider bertsotan eta Ainhoa trikitixa jotzen eta Itziar aldarrikatzen eta Nerea hausnarketa gaiei tira egiten eta Marta eta Dani, eta Irati eta Rakel eta Andrea lotuta askatasun gogoz, etorkizun gogoz.

Argazki ederrak dira, begira zeudenen begietan islatzen direnak.

Nik zure argazki guztiak ongi gordeta ditut!Iratihttps://www.blogger.com/profile/08152642429197198967noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-2403233714767716504.post-1310521720162634382012-03-08T20:38:10.939+01:002012-03-08T20:38:10.939+01:00Irudia etorri zait gogora gaur atsedenaldian. Inst...Irudia etorri zait gogora gaur atsedenaldian. Institutuko ate parean mikrofonoa, eta Irati mikrofono aurrean, eta Saioa biolina jotzen, notek gutuna idatzi bitartean komuneko bakardade-laguntasunean. Eta Ekaitz Iratiri begira, eta Ekaitz bertsotarako prest. Eta Leire han, nonbait, harrituta, miretsita, harrapatuta, irribarretsu, aditzen. Gaurko irudia jarri diot gero argazki zaharrari gainean. Trikitilariak iskina batean. Txeloaren musika morea. Edurneren testua eta Edurneren gitarra eta Edurneren noten laguntza eta Ekaitz bertsotarako prest eta Leire Biolbao Leireren ahoan eta Leireren hitzak mikrofonoan eta Iraidek play bideoari eta play irribarreari eta play biharko egunari. Eta Milak ikasleen hitz desberdin-berdinak harrotasunez eta Milak borroka eta Milak ilusioa eta ikasleak dantzan trikitixen noten gainean patio erdian.

Argazkia eskura jarri zenidan. Eta orain ni ere azaltzen naiz argazkian. Eta orain argazki bat bestearen gainean jarri dut, ondoan izan zaitzadan nahi dudanean.Ikasle begiznoreply@blogger.com