tag:blogger.com,1999:blog-2403233714767716504.post6436226854835250964..comments2023-04-27T10:30:20.413+02:00Comments on 2+2=5? -> MATE + MATE = LITERATURA?: IPARRAGIRRE 2013Iratihttp://www.blogger.com/profile/08152642429197198967noreply@blogger.comBlogger2125tag:blogger.com,1999:blog-2403233714767716504.post-45117876286041413042014-03-10T18:27:39.460+01:002014-03-10T18:27:39.460+01:00Ai, Miru, Miru... harrapatzen bahaut!
Ia zorabiat...Ai, Miru, Miru... harrapatzen bahaut!
Ia zorabiatu naun geometria projektiboaren korapiloetan!
Zenbateko distantzia dago elkar ebakitzen duten bi muxu paraleloren artean? Galdetu iezaien nire ikasleei!Iratihttps://www.blogger.com/profile/08152642429197198967noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-2403233714767716504.post-15428229661794160682014-03-10T14:06:29.037+01:002014-03-10T14:06:29.037+01:00Polita da. Polita da eguerdiko txirrina hotsean ah...Polita da. Polita da eguerdiko txirrina hotsean ahizparen matematika irakasleak mintegi parean harrapatzea. Polita da institutuko matematika mintegia izatea literatur gehien gordetzen duena. Polita da liburua ireki eta boligrafoz marraztutako trena ikustea lehen orrian, inpernura edo, Italiara edo. Polita da sinestea behin topatutako ke irudiak berriz ere topatzen direla, eta horretarako gogoz izatea. Polita da geometria projektiboa, tarteka planoko zuzen paraleloek elkar ebakitzen asmatzea. Polita da literatur lehiaketa bat hurbil sentitzen duzun lehen aldia. Polita da matematika mintegi parean hurbil sentitutako literatur lehiaketek txikitan ama lagundutako igande goizak gogoraraztea. Polita da egongelako jolasa: sofan neskato bat ordenagailua hanketan, azken poema sorta txukuntzen ari da, urduri, bidaltzeko data heltzear baitago. Leiho pareko mahaian emakume bat orri pila baten aurrean, gutxi falta da irabazleak aukeratzeko egunerako eta denak irakurri behar ditu.

Iparragirrek hurbildu ninduen literatur lehiaketetara, literatur lehiaketazale eta irakurle izatera bultzatu. Polita izan zen, polita izan zen trenean igotzea nora ote zijoan jakin gabe.

Elkar ebakitzen duten bi muxu paralelo.Mirunoreply@blogger.com