tag:blogger.com,1999:blog-2403233714767716504.post7460891183919157655..comments2023-04-27T10:30:20.413+02:00Comments on 2+2=5? -> MATE + MATE = LITERATURA?: metamorfosia... JAIO? SORTU? MOZORROTU?Iratihttp://www.blogger.com/profile/08152642429197198967noreply@blogger.comBlogger4125tag:blogger.com,1999:blog-2403233714767716504.post-55373359910966518972011-07-19T22:22:09.444+02:002011-07-19T22:22:09.444+02:00Hor dago koxka! Niri belarriak ez didala askorik e...Hor dago koxka! Niri belarriak ez didala askorik esaten. Gora egin behar denean, kokotsa altxa eta tonuak ere gora egin behar duela iruditzen zait. Ezetz, sekula ez naizela errusiar mendi zorabiagarrien oso zalea izan.

Ez naiz harritzen zu lehenengo txelo jartzea. Eskuen seriotasunak aurpegiko irribarrea dantzan jartzen duen artista handia! Horixe da, Leire!

Kaosa? Jarri zaitez Burlatako leiho ertzean eta eragin esku-besoei. Ea Beasainen zer sumatzen dudan! Gero bueltan zerbait sentitzen baduzu, teoria ulertu duzun seinale!

Lur, Asier, Unai Maddi, Saioa, Nerea, Leire... horrela bata bestearen ondoan jarrita, begiak itxi eta musika entzuten dut! Horrek ere izango du tximeleten kaosarekin zerikusirik!

Muxu serioek ezpain serioak izaten dituzte?Iratihttps://www.blogger.com/profile/08152642429197198967noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-2403233714767716504.post-27664122275243586542011-07-19T12:15:00.098+02:002011-07-19T12:15:00.098+02:00Nik uste lagin polita izan duzula, ba, eskura, mus...Nik uste lagin polita izan duzula, ba, eskura, musikariak nolakoak diren ikusteko. Lur eta biok, edo Asier, Unai, Maddi, Saioa, Nerea... elkartzen garenean sortzen dena musikari giroa da. Axunek badaki, nola aritzen garen (errietaren bat ere egin digu, lan gutxi eta barre asko egiten genuelako).

Ai, irakasleak zain. Nik ere amonari horixe esan nion duela urte eta piko. Gitarrarekin hasi nahi nuela. Bi akorde ikasi nuen. Eta gero belarriak esaten zien hatzei nora joan. Ez dut berriz gitarra hartu.

Serio aritzea... buf! Niretzat serio aritzea egunero 3 ordu jo eta klasean irakasleak ongi nabilela esatea da. Edo ikastaro batera joan eta zuzendariak lehenengo txelo ni jartzea. Baina beste batzuek serio 6 ordu ikasteari deitzen diote. Nik ez dakit musikak aurpegi serioa baino, irribarre eragiten didala besterik.

Eta... nola sortzen dute kaosa tximeleten hegoek?

Muxu serio batLeirenoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-2403233714767716504.post-69504452292456396882011-07-18T23:43:58.292+02:002011-07-18T23:43:58.292+02:00Ba ez, ez dakit musikariak nolakoak zareten elkart...Ba ez, ez dakit musikariak nolakoak zareten elkartzen zaretenean... kontatu beharko didazu!

Gitarrarekin moldatu? Ja! Horixe, lauzpabost akorde nahastu eta aurrera! Bittor (Victor Lezama nikaraguarra) gitarrajole-irakasle-laguna zain daukat, gitarra klaseekin noiz hasiko zain. Ez dakit, uste dut egunen batean serio helduko diodala. Egunen batean... serio heldu (Leire, ze demontre da serio heltzea?).

Berriro bueltan zaitugu. Hegan egiten ongi ikasitako tximeleta zaitugu zu! Pozten naiz zure hegadak berriro ere gertuan sumatzen ditudalako.

Badakizu hegoak astindu eta kaosa sortu zuten tximeleten istorioa?

Ba horixe, muxu kaotiko bat oraingo honetan!Iratihttps://www.blogger.com/profile/08152642429197198967noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-2403233714767716504.post-45510799358855724652011-07-18T13:20:28.658+02:002011-07-18T13:20:28.658+02:00Hariak korapilatu eta hegan joan. Ariak korapilatu...Hariak korapilatu eta hegan joan. Ariak korapilatu eta hegoak astindu. Nik ezagutu nuen tximeleta bat, egun batean. Hasieran har mozorroa zuen tximeleta zen. Haria sortu eta ariak korapilatu zituenean ikusi genuen bere benetako itsura, tximeleta gorputza. Ez zuen hegan egin nahi, hasieran. Baina, egun batean hegoak astintzen ikasi eta kutxan bat gutxiago zegoen. Tximeleta bat gutxiago har eta har mozorrodun tximeleta artean. Gure zorionerako, noizbehinka itzultzen da kaxara, bere hego dotoreak astintzen. Eta aritzen gara hari korapiloak lotu eta sendotzen. La, re, mi... kantari etortzen zaigun tximeletak ez dio ariak korapilatzeko eta hegoak erakusteko aukera eman zion kaxari agur esan nahi.

Gitarrajole bikain baten ondoan eman dut aste bete. Eta txelojoleak, eta pianojoleak eta biolinak, eta akordeak, eta notak, eta obrak, eta kontzertuak, eta... eta badakizu nolakoak garen musikariak elkartzen garenean.

Beraz gitarrarekin ere moldatzen zara? Harrapatuko zaitut agian... Askerrik asko nirekin hariak (ariak gehiago, ezta?) korapilatzen ibili zinelako.Leirenoreply@blogger.com