2010-03-10

KIROLA ETA EMAKUMEAK

Orain artean sekula ez dizuet aurkeztu saskibaloi taldea. Martxoaren 10a egun polita izan daiteke (martxoaren 8a edo abenduaren 12a izan zitekeen bezala) laranjaz jantzitako emakume borrokalari hauen ilusioa eta indarra blogean zintzilikatzeko.

Bakoitzak baditu bere egitekoak (lanean ari gara batzuk, ikasten ari dira besteak), baina, astero-astero elkartu eta modu duin batean gure ahaleginaren fruituak jasotzeko tartea ateratzen dugu handik eta hemendik. Nekatuz gozatu egiten dugu, eroriz indartu egiten gara, huts eginez ikasi egiten dugu eta bostekoak luzatuz adiskideak egiten ditugu; izerdiz bustitako bostekoak izaten dira gureak.

Ba hortxe Beasaingo saskibaloi taldeko (BKL) Senior nesken taldea (Nerea, Hiart, Mariñe, Gema, Ainhoa, Haizea, Irune, Emma, Irati, Oihane, Amaia eta Maddi; entrenatzailea Pedro). Aspaldian emaitza onak baino ez ditugu lortu (hiru garaipen jarraian!) eta aurrerantzean ere jarrai dezagula gutxienez ilusioak saskiratzen. Bejondeizuela neskak!

9 comentarios:

  1. ZORIONAK GARAIPEN HOIENGATIK!!!!!
    Zure saskibaloi zaletasuna ez nuen ezagutzen
    Ongi pasa kirola egiten eta ea irabazten jarraitzen duzuen zu ta zure taldeak!!

    ResponderEliminar
  2. n ola ustartzen dira poesia eta saskibaloia segi hola eee ,aizu egunen baten ekaitz zu ta ni udan saskibaloi partida bat eta abisau noiz jokatzen duzunean eeee

    ResponderEliminar
  3. Anonimoari: nor zaren esaten didazunean hitzordua egingo dugu partida hori jokatzeko. Ni prest "borroka" pixka bat egiteko.

    Andreari: ea, ea garaipenak biltzen jarraitzen dugun. Orain artean emaitza aldetik ez dugu uzta handirik jaso eta ea bolada on honi heltzen diogun. Zu ere Andrea animatzen zara partida hori jolastera?

    ResponderEliminar
  4. Ene! sorpresa kaxa bat zara, orain saskibaloia ere bai! Zer ote da hurrengoa. Aupa neska, aupa neskak, segi aurrera.

    Mikel

    ResponderEliminar
  5. irati!! se sorpresaa!

    nik eree saskibaloiara jokatzen dut:)

    ANIMOO!

    ResponderEliminar
  6. Ikasturtea bukatu baino lehen partidatxo bat jokatuko dugu orduan elkarrekin, edo elkarren kontra.

    Hasi taldea osatzen!

    ResponderEliminar
  7. Aupa Irati. Ez dut ulertzen... Mate irakaslea, idazlea, olerkiak... Eta orain saskibaloia! Baina nondik ateratako makina zara?

    ResponderEliminar
  8. Kaixo Irati! Josu naiz eta izugarri pozten naiz azken egunotako uztan hainbat garaipen jaso dituzuelako. Idazle, matematika irakasle, poeta, saskibaloi jokalari... goian eskuinean testutxo bat dago eta irakurri egin dut. Irrati esataria ere? Buhar arte Irati eta ea uzta ez den okertzen.

    ResponderEliminar
  9. Bai, Josu, irratian ere literatur saio txiki bat egiten dut larunbat goizetan. Gusura eramango zintuzketetet (a ze aditz puska! ;·)) bertara, eta gurstura egingo nuke saio bat zuekin batera. Ea egunen batean...

    ResponderEliminar