2010-03-29

BERTSO AFARI MUNDIALA!



Zer da, zer da...

eguzkia izan ez eta argi egiten duena...
sua izan ez eta berotzen duena...
korapiloa izan ez eta estutzen duena...
irribarrea izan ez eta algara egiten duena...

Zer da, zer da, hirukia izanik borobila dena?

Hiruten du izena aurten institutuan abian jarri dugun proiektuak. Guraso, ikasle eta irakasleen arteko harremana ohiko girotik kanpo estutzea du helburu, horrek egunerokoan ere laguntzen duelako. Nola gainera!

Ostiralean Askatasuna institutuko hiruleok antolatutako bertso-afariaz gozatu genuen Burlatako Axular Elkartean. 70-80 lagun elkartu ginen; ikasle, irakasle eta guraso. Bertsotan Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea irakaslea eta Oihan Alonso ikasle gaztea; trikitixa jotzen Maittane Fagoaga, Guratz Azpiroz eta Nekane Goñi ikasleak; eta gai-jartzen Irati Lopez, Zuriñe Chocarro, Nerea Unzu, Klaudia Rodriguez, Leire Alonso, Irati Goñi eta ni neu. Afariaren prestaketa gurasoen kontura. Gau-festa mundiala izan zen ostiralekoa.

Ea aurrera ere horrela jarraitzen dugun, hiru hankako institutua borobiltzen; Ekaitzek azken agurrean kantatu zuen bezala: ... bilgune kuttuna/ hitzaren laguna / guztiz euskalduna / konpromisoduna / hori da guk nahi dugun Askatasuna.

(Bihar-etzi saiatuko naiz bertso-afariaren grabazioa zintzilikatzen).


5 comentarios:

  1. Aupa Irati eta Ekaitz: Hori, hori! hori da inklusiboa izatea: hiru estamentuak bat egin eta, bertsoa eta afaria medio, euskaraz bizi, non eta Burlatan. Bikain eta mila txalo zorion, zein ederrak zareten.
    Ongi izan oporretan eta asko gozatu.

    Ixabel

    ResponderEliminar
  2. Aupa Irati: Bikain, zoragarria, hori da, hori, lana egitea. Zein ederra litzateke bertso saioa entzutea eta bertako giroa usaitzea.
    Segi horrela. Oporretan nondik nora izango zarete? Ia mendi bazter batean edo ikusten garen. Ongi izan eta gozatu.

    Mikel

    ResponderEliminar
  3. Bikaina izan zen bai! Ederki pasa genuen. Lehenengoa egin dugu, eta ziur naiz laister etorriko dela bigarrena.

    Oporrak? Koldori bisita bat, Jokini beste bat, Karrantza aldera, mendi puntaren batera...

    Zuek ere ongi ibili!

    ResponderEliminar
  4. bertso afariena idei oso ona da irati harreman polita sortzen duzue elkarrekin ba bikain ondo pasa oporretan nik hemendikan ibiliko naiz ,ona egiten badu mendira nola ez mendira joatea osasuna ematen do eta baklartasuna beste puntu batetik hartzea

    ResponderEliminar
  5. Ongi pasa zuk ere Gorka! Muxu handi bat!

    ResponderEliminar