2010-03-12

EGIN APUSTU ZURE BURUARI!(XIII) (Zorionak aita!)


Etxean ez gara opariak egin zale. Ez diogu paperean bildutako oparirik elkarri eskura ematen. Egun batean poltsikoak hustu ordez, egunero hustutzen dizkiogu bihotzak elkarri (hustutakoa bezainbat jasotzeak mantentzen du bihotza indartsu).

Gaur 58 urte betetzen ditu aitak (urte askotarako aita; izugarri maite zaitut!) eta ez dut paperean bildutako oparirik berari emateko. Etxera iritsi orduko emango diodan musua, eta gogoa bete kontu berari kontatzeko. Badakit hori dela egin diezaiokedan oparirik ederrena, eta horrek egiten gaitu zoriontsu (gustura jasotzen dugun hori elkarri emateko gai garela badakigulako).

Baina, ze demonio! Gaur eskura daukat aita ezustean harrapatzeko aukera, eta ditudan hamazazpi gameluetatik erdiak berari oparituko dizkiot. Bai, ditudan hamazazpi gameluetatik (nondik atera ditudan kontatu beharko banu...) erdiak aitari emango dizkiot. Amari ditudan hamazazpi gameluetatik herena emango diot, eta Ekaitzi bederatzirena.

Nola? Banaketa hori egitea ez dela posible? Gamelu bakar bat ere hil gabe bakoitzari dagokion gamelu kopurua eman behar diogu. Lagunduko diozue aitari, amari eta Ekaitzi gamelu banaketa egiten?

20 comentarios:

  1. Gero eta problema zailagoak planteatzen dizkiguzu, Irati. Martxa honetan matematika Nobel saria sortu beharko dugu Asakatasunako zure ikasleentzat.

    Lehenik eta behin, zorionak zure aitari. Nik ere oparitxoa egin eta nire gamelua gehituko diot zuk banatuko duzun multzo horri. Beraz, 18 gamelu ditugu orain banatzeko. Aitari erdia emango diogu (9 gamelu), amari herena (6 gamelu) eta Ekaitzi bederatzirena (bi gamelu). Beraz, 9+6+2= 17 gameluak banatu ditugu. Nire gamelua banatu gabe geratu denez etxera bere gainean joaten utziko didazue? Tira, badute bakoitzak merezi zuen gamelu kopurua, baita hasieran ematen zuena baino gamelu xerraren bat gehiago ere. (Gakoa erdia, bederatzirena eta herena batzean unitatera heltzen ez den zenbakia ateratzen dela da?)

    Uste dut problema ezaguna bezain zaila dela, nik ez nuke laguntzarik gabe asmatuko.

    Ondo izan!

    ResponderEliminar
  2. ze nolako problemaa!

    nik bakarrik onaino iritsi naiz.. :

    mkt( 2,3,9,)= 18

    360/18- (6/18 + 9/18 + 2/18)= 360/18 - 17/18= 289/18. sinplifikatua: 143/9 bainaan esin da gehiago!!

    bueno ondo nabil?

    muxuu bat.

    ResponderEliminar
  3. 17 lehena da, ez dut uste zatiki bat negin daitekenik.

    ResponderEliminar
  4. urte honetan ere aita opari materialik geratuko da , 17 lehena da etz ezin da zatitu zatiki txikiagoak lortzeko. Hori uste dut behintzat. Baina ez dakit... tranpa bat ezkutuan dagoela dirudi.

    ResponderEliminar
  5. Irati uste dut bertso afarira joango garela familia osoa, gutxienez aita bai.

    ResponderEliminar
  6. Kaixo Pitti: lehenik eta behin mila esker zure hitz horiengatik, eta zaren bezela zarelako. Egia da, guk ahal den neurrian gehiegizko kontsumo gurpiletik salto egiten ahalengintzen garela, eta gure denborapasarako, zorionerako aski dugula, elkar hartu, mendia zapaldu, baso eder batetan galdu, edo eta, edozein erreka zulo bateko ur putzuetan murgildu. Gure artekoa maitte dugu eta lagunartekoa ere bai, eta hau guztia, doanekoa izaten da.

    ResponderEliminar
  7. Primeran! Han elkartuko gara! Aitari buruzko sarreran aitari buruzko iruzkina egin duzu! Gairen batzuk prestatu beharko ditugu bion artean edo...

    ResponderEliminar
  8. Eta gameluak aita? Hori guztia oso ongi dago, baina... zer egingo dugu gameluekin? ;·) Ez dakit zenbat gamelu eman behar dizkizudan eta hemen inguruan dabiltzan lagun birtualek ez didate gehiegi lagundu, 17 lehena dela eta, tranparen bat egongo dela... Leire bai, Leire fin ibili da, ongi borobildu du istorioa; eta Edurne ere bero-bero dabil, baina, koxka bat falta da bere ebazpenean.

    Ea Josu gakoari hozka egitea lortzen duzun!

    ResponderEliminar
  9. Gamelu bat falta zaigu (1/2+1/3+1/9=17/18) eta Abdullahri hartzen diogu, momentuz. Erdia, 9, aitari ematen diogu; herena, 6, amari; eta bederatzirena, 2, Ekaitzi. Horiek dira 17 gamelu. Gero Abdullahri harena itzultzen diogu. Ez ahaztu.
    Goraintziak Bosniatik!

    ResponderEliminar
  10. Ea asmatzen dudan, gameluak elkarbanatu ditzakete Ekaitzek, Joxek eta Mari Puyk(uste dut jorrela dela ama). Orduan aitak 8 gamelu hartuko zituen eta bat elkarbanatua Ekaitzekin.

    Amak 5 gamelu eta beste bat elkarbanatua, baina ez erdia eta erdia baizik eta 6/10 eta 4/10 Ekaitzekin.

    Azkenik Ekaitz gaixoak gutxien eramango ditu. Hiru gamelu inguru.

    Hasieran zenbakiek erotu naute, baina kalkuluak ez dira beti zehatzak. Jendeak opariak elkarbanatu dezakete. Nire lehengusuak inspiratu ninduen, bere arrebari "Hay que compartir" esatean.

    ResponderEliminar
  11. Kaixo Irati!!! Begiratu ditut problemak eta bat, zatikiei buruzkoa da, bestea... xagutxo bati buruzkoa:
    1)(zatikiarena)
    Dado bat jaurtitzen duzunean 3 zenbakia ateratzeko probabilitatea 1/6 da. Bi 3 jarraian ateratzekoa, 1/36 da; eta hiru 3 jarraian ateratzekoa 1/216. Jadanik hiru aldiz bota dugu dadoa,eta 3 atera da guztietan.
    Beste 3 bat ateratzeko zer probabilitatea dugu??
    _________________________________________________

    2)(xagutxoarena)
    Xaguak oso ezagunak dira ugaltzeko duten abiadurarekin. Xagu honek 12 xagutxo umatu ahal ditu hilabete batean. Xagu honen kumetxoak 2 hilabete eta gero kumeak izan ahal dituzte.
    Gaur xagutxo eme bat erosi duzu jaio berri-berria,eta etxera eraman duzu.
    Zenbat xagu izango dituzu etxean 10 hilabete barru??
    _________________________________________________

    Erantzuna eman al dizut, edo zuk nahi dituzu emaitzak lortu??
    Beno, bihar arte, aio!!!

    ResponderEliminar
  12. Basamortutik abiatuta Bosniatik bueltan gamelu bat iritsi da problemaren ebazpenarekin. Primeran Alvaro! Baina, ez dakit... nork demoniok lagundu ote dizun!

    Muxu handi bat; izugarri poztu nau zure berri izateak!

    ResponderEliminar
  13. Elkarbanatzearen ideia zoragarria da Josu! Gure ekintzak hortan oinarrituko bagenitu... Baina, arrazoiketa horretan zerbaitek huts egiten du...

    A! jejejje ama ez da Mari Puy, ama Axun da! Muxu bat ama!

    ResponderEliminar
  14. Ikasle zoragarriak dituzu, Irati, horretan merezi duzuna jasotzen duzu.

    Ea asmatu duda, Maite:
    Lehenengoaren erantzuna problemaren hasieran idatzi duzu, ezta? Seirena (dadoa kargatuta edo ez badago behintzat), sei alde dituelako eta haietako batean hirua.

    Besteari dagokionez, otu zaidan lehenengo erantzuna erraza izan da: GEHIEGI, sagu gehiegi dudarik gabe. Saiatuko naiz soluzioa aurkitzen!

    Ondo ibili!

    ResponderEliminar
  15. Oso harro nago guztiokin! Inor gutxik lortu du azken emaitza, baina, erakutsi duzuen jakin-mina eta irrika mirestekoak dira! Badakit asko saiatu zaretela ezkutuan, bejondeizuela!

    ResponderEliminar
  16. Lehenik eta behin, zorionak zure aitari. Nik ere oparitxoa egin eta nire gamelua gehituko diot zuk banatuko duzun multzo horri. Beraz, 18 gamelu ditugu orain banatzeko. Aitari erdia emango diogu (9 gamelu), amari herena (6 gamelu) eta Ekaitzi bederatzirena (bi gamelu). Beraz, 9+6+2= 17 gameluak banatu ditugu. Nire gamelua banatu gabe geratu denez etxera bere gainean joaten utziko didazue? Tira, badute bakoitzak merezi zuen gamelu kopurua, baita hasieran ematen zuena baino gamelu xerraren bat gehiago ere. (Gakoa erdia, bederatzirena eta herena batzean unitatera heltzen ez den zenbakia ateratzen dela da?)

    ResponderEliminar
  17. gamelu bat falta da 18/18-ra ailegatzeko eta guztia banatzeko.

    ResponderEliminar
  18. Aupa Jaione!

    Problemaz nahastu zara! Ongi dago hau ere egin nahi izatea, baina, goiko iruzkinetan erantzuna badago, irakurri iruzkin batzuk eta ikusiko duzu ez dela ezinezkoa!

    Nik eskatzen dizuedan problema 2010-2011 sortakoa da. Jolastu beldurrik gabe problemarekin, ezinezkorik ez dago eta!

    Zorte on!

    ResponderEliminar