2010-03-18

EGIN APUSTU ZURE BURUARI!(XIV)



Aste honetarako buruhausteak Maitek proposatu dizkigu (mila esker!). Bihar jai da eta beraz, zeregin bikoitza astebururako. Pozten naiz Maite probabilitatearen kontzeptua gure artera ekarri duzulako, probabilitateari buruzko kontuak liburuaren azken muturrean egoten dira eta inoiz gutxi iristen gara bere nondik norakoak ongi ezagutzera. Zure problema aitzakia polita izango da probabilitateari buruz hitz egiteko. Hemen ba lehenengo problema:

Dado bat jaurtitzen duzunean 3 zenbakia ateratzeko probabilitatea 1/6 da. Bi 3 jarraian ateratzekoa, 1/36 da; eta hiru 3 jarraian ateratzekoa 1/216. Jadanik hiru aldiz bota dugu dadoa, eta 3 atera da guztietan. Beste 3 bat ateratzeko zer probabilitatea dugu?
_________________________________________________


Hara hemen beste xagu batzuk jolasean; etxera eramateko xagu gehitxo, ezta? Beldurtuko da bakarren bat!


Xaguak oso ezagunak dira ugaltzeko duten abiadurarengatik. Xagu honek 12 xagutxo umatu ahal ditu hilabete batean. Xagu honen kumetxoak 2 hilabete eta gero kumeak izan ahal dituzte. Gaur xagutxo eme bat erosi duzu jaio berri-berria, eta etxera eraman duzu. Zenbat xagu izango dituzu etxean 10 hilabete barru?

9 comentarios:

  1. Leire dagoeneko ari da ahaleginean... Xaguak ugaltzen hasi aurretik ipuinaren zure jarraipena irakurri nahiko nuke Leire!
    Asteburua ongi pasa!

    ResponderEliminar
  2. Ipuinari nik ere tarteren bat gehituko diot jartzeko moduko zerbait otzen zaidanean, maila altua baitago.
    Xaguak gustatzen ez zaizkidala uste dut...

    Asteburua ongi pasatzeko? Asteburu polita daukat nik aurretik, Iruna goaz bihar, etzi hemen ditugu entseguak irungo orkestrarekin eta ez dakit biolontxelo azterketarako ikasteko denborarik aurkituko dudanentz. Nahi duzu sarrera bat igandean musika (edo egingo duguna) entzutera joateko? karkar
    Ondo ibili!!

    ResponderEliminar
  3. dadoena:
    1/1296ne da

    xagutxoena:
    10:2=5
    5 bider 12=60 xagutxo izan ahal ditu

    ResponderEliminar
  4. Lastima Leire, oraintxe (astelehen goiza da)irakurri dut mezua, bestela ahal izanez gero gustura joango nintzen zuen emanaldia ikustera, ziur naiz lan ederra egiten duzuela! Asier atezainak aipatu zidan bai, Irungo musikariekin elkarlanean kontzertua eskaintzekoak zinetela. Dena prestatu bezain ongi aterako zela espero dut! Ea hurrengo batean...

    ResponderEliminar
  5. Iraitz ere saiatu da bi problema potolo hauekin! Dadoarekin Iraitz, saiatu berriro, eta xaguekin... buffff 60 baino askoz gehiago daude! Oraintxe orri batean kalkuluak egiten hasi naiz eta... ez zaizkit xaguak mahai gainean kabitzen!

    ResponderEliminar
  6. Lehenengo problemari dagokionez uste dut erantzuna 1/6 dela.
    Bigarrena entzunda nuen eta erantzuna ez da ezta hamarrera iristen, bakarra izango duzu. Saguak izateko arra behar duzu eta!!!

    ResponderEliminar
  7. Kontuz neska-mutil bihurri hauekin! KONTUZ! jejeje Halere, Leire zuk segi kontuak egiten! ;·)

    ResponderEliminar
  8. 1/46656 probabilitatea dago. Xaguen kontuan arra lortu arte bat ere ez!

    ResponderEliminar
  9. Uf Josu, nondik atera duzu zenbaki hori? Andreak azalduko digu asteazkenean!

    Eta xaguena... Andrea mila esker, pantailaren aurrean barre egiteko aukera emateagatik!

    Problema politak Maite!

    ResponderEliminar