2010-03-25

EUSKARAZ JOLASTU, EUSKARAREKIN JOLASTU


Ekaitzekin jolasean ibili naiz oraintxe, lehian, komuna nork garbituko. Galdu egin dut. Arerio gogorra da Ekaitz; batez ere komunaren garbiketa badago jokoan !

Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleek prestatu duten eta osatzen ari diren jokoa da "Pasahitza". Maite Goñi irakaslearen laguntzarekin lan bikaina egiten dute euskaljakintza web orrian. Inoiz irratian solaskide izan dudan laguna dut Maite. Azken urteotan ekarpen asko egin dizkio Maitek teknologia bidezko hezkuntzari, izugarrizko lana egiten ari da eta hezkuntza-bide berriak zabaldu dizkie bere ikasleei.

Telebistako saio ezagunaren bertsio euskalduna asmatu dute (Pasapalabra -> Pasahitza). Definizio sorta bat, denbora eta jolasteko gogoa biltzen dituen joko polita. Gozatuz ikasteko aukera ematen duena. Goiko irudian klik eginez gero zuek ere jolasteko aukera izango duzue. A! Kontuz! Hitzak mugagabean idatzi behar dira eta! (etxea-ren ordez, etxe). Ondo pasa!

Ekaitzi bigarren aukera bat eskatuko diot... bale ala kale!

10 comentarios:

  1. jo ba beira irati nik meuskera bai baiña pasahitza nahiko zaila dek hori zuen esku uzten dizuet eee irakasle zeate ta

    ResponderEliminar
  2. HITZAPASA: Orain ere ideia bikaina izan duzu,HITZAPASA jokua blog honetara ekarriaz.Hala edo nola, kontua, euskaraz aritzea, euskaraz gozatzea, euskaraz bizitzea da. Ongi izan oporretan eta bizi euskaraz!

    ResponderEliminar
  3. Animo Gorka! Maila ezberdinak daude eta! Lehenengoa gaizki ateratzen bada, ez egin atzera, bigarrena hobeto aterako zaizu eta! Besapean hartu hiztegia eta jolastu!

    ResponderEliminar
  4. Zuk ere ongi pasa oporrak Joseba; guri oraindik lanerako egun batzuk gelditzen zaizkigu baina... lan egun horietaz gozatzen ere ikasi behar dugu!

    ResponderEliminar
  5. Distiratsu utzi zenuen komuna eh? Nahi duzunean beste zerbait jokatuko dugu, hori bai entrenatuta etorri, bestela...zuretzat pastela!Jeje

    ResponderEliminar
  6. Mila esker hizkuntzarekin jolasean ibiltzeko aukeragatik! Ea Saioa eta biok ere ibiltzen garen jolasean etxeko lanak jokoan daudelarik.

    Komuna garbitu behar duzuen hurrengoan saiatu problema bat ebazten!! XD

    ongi ibili

    ResponderEliminar
  7. Ez da ideia txarra! Ekaitz matematikatik ni euskaratik baino askoz, askoz, askoz urrutiago dago.

    Ideia bikaina Leire!

    ResponderEliminar
  8. Jeje. Zergatik lotzen dituzu problema guztiak matematikekin? Ez zuretzat eta ez niretzat, prolema filosofikoak ebazten saiatuko gara. Ah, eta nahi baduzue Leirek eta biok bat egin dezakezue. Zer diozu Leire? Lau eskurekin alde ederreko distira aterako diozue komunari. Jeje.

    ResponderEliminar
  9. Tira, nik problema filosofikoak ez dakit... baina hiketan eta idazten irakasten badidazue aterako diot distira komunari!!

    Uste dut bakarrik irabaziko duela Iratik hurrengoan.

    Ongi segi bikote

    ResponderEliminar