2010-03-17

IPUINA


Etxera iritsi zenean Sarak ez zuen inor topatu etxean, oharrik ere ez zegoen sukaldeko mahaiaren gainean. Kanpoan elurra ari zuen, beste behin, negua hasi zuenetik zazpigarren aldiz... Zalantza sortu zitzaion, etxera bidean lagun izan zuen Martaren bila korrika atera ala etxean bakarrik egon, norbait azalduko zen artean. Etxea hutsik zegoen arren, berogailuaren epelak gozo hartu zuen bere baitan. Etxerakolanak egiten hastea erabaki zuen Sarak. Ezin zuen sinetsi, ez zuen etxerakolanik! Telebista ikusten hasi orduko argia joan zen ekaitzarengatik...Hasieran beldurtu egin zen, baina beldurrik ez izateko esaten zion bere buruari. Ezin zuen, ordea, txikitatik beldurra izan zion iluntasunari eta hodeiek ez zioten Eguzkiari argitzen uzten. Eguzkiaren eta bonbillen argiaren faltan, kandelena zuen helduleku bakar. Kandelak aurkitu zituen eta pizgailuarekin pizten saiatu zen, baina honek ez zituen piztu nahi. izan. Orduan poxpolo batzuk aurkitu zituen eta poxpoloekin piztu zituen kandelak. Orduantxe bueltatu zen argia. Hura zorte txarra hura!! Kandelak ez, baizik eta, bestelako argiak itzali zituen ordea, eta bere buruaren itzalak sortzen zion harriduraz, jolasean gozamen adina beldur sentitzearekin batera gogoratu zuen bakarrik zegoela artean etxean, gainontzekoen inongo arrastorik gabe. - Baina zer arraio!- pentsatu zuen bere baitan- Elurra ari du eta jolasteko aukera bikaina da!
"Ring, ring!" telefonoa entzun zen bat-batean. Bai? - Galdetu zuen Sarak. Ez - Erantzun zion telefono hariaz bestaldeko ahotsak.

- Honek ere ez du etorrerako seinalerik. Matxuratuta dago - Zalantzarik gabe, telefono haria konpontzen ari zen ezezagunak lankideari.

-Bai? -Sarak berriro itaundu zuen, ulergaitz. Bakar jokoaren ametsak, beldurrak bultzaturik, errealitatera ekarri zuen. Inkomunikazioa. Gogoetaren azpimarragarri, oinaztarriak epai emango balio lez, leihotik so kaleko argiak bat-batean joan ziren. Eta honekin Marta eta bere betiko bidea. Broooom! Onartu behar zirrarak sabela kilikatu zuela. Ispilu baten faltan, Sara aurrez aurre, ezinbestean, bere barne islarekin aurkitu zen. Bere buru barruan arakatuta txikiagoa zen Sara batekin egin zuen topo. Zazpi urte edo izango zituen amonaren baserrian eman zuen uda hartan. Neska argal, ilehori eta irribarretsu bat bezala ikusten ari zen bere burua. Amonaren baserriaren inguruko zelaietan korrika zebilen. Barre xumea sortu zitzaion,bere oroitzapenen amaraunari zetxezkion irudi maitagarri haiek eta neskatilaren irribarre argitsu hark baleragiote bezala.


- Zer arraio! Idi zaharrari arran berri! esan zion bere buruari une hartantxe bururatu zitzaion erabakia kontuan izanik.


......................


Jagok behin eta berriro sakatu zituen Sararen telefonoaren zenbakiak. Zorte txarra berea! Hainbeste urteren buruan deitzera ausartu eta infernuko tramankulu hark funtzionatu nahi ez. -Zenbat urte pasa dira?-galdetu zion bere buruari. Erantzuna ederki zekien,baina. Ez zuen inoiz ahantziko biek 12 urteak estreinatu zituzteneko uda hura, abuztu sargori hura, zerua lehertuko zuen ekaitz hura...


Jago beldur zen hartaz gogoratuko zen Institutu ezberdinetara bidali zituztenetik ez zuten elkar ikusi.
Hala ere Jagok ez zuen amore eman:

-Traste zahar hau noizbait hasiko ote da lanean?!- oihukatu zuen bere baitan.


Jagok burua martxan jarri zuen. Ziur aski Sarak telefono zenbakia ikusi eta ez erantzutea aukeratuko zuen. Ez, Sara ez zen hain maltzurra. Alderantziz, bizitza osoan ezagutu zuen pertsonarik atseginena zen.

13 comentarios:

  1. Kaixo Irati! Hasteko eta behin bejondeizula sormena hegatzeko eskaini diguzun aukera paregabeagatik. Ea nire jarraipenari zer irizten diozun.

    Eguzkiaren eta bonbillen argiaren faltan, kandelena zuen helduleku bakar.

    ResponderEliminar
  2. Kandela bila hasi beharko dugu orduan!

    ResponderEliminar
  3. Kandelak aurkitu zituen eta pizgailuarekin piztu behar zituen, baina honek ordea ez zituen piztu nahi. Orduan poxpolo batzuk aurkitu zituen eta piztu zituen kandelak. Orduantxe bueltatu zen argia. Hau zorte txarra!!

    ResponderEliminar
  4. Ezer eduki ez eta konponbide bila ibili ondoren, binaka etortzen dira hauek askotan. Ederki Maite!

    ResponderEliminar
  5. Kandelak ez, baizik eta, bestelako argiak itzali zituen ordea, eta bere buruaren itzalak sortzen zion harriduraz jolasean gozatu adina beldurra sentitu zuenarekin batera gogoratu zen, bakarrik zegoela artean etxean, gainontzekoen inongo arrastorik gabe.

    ResponderEliminar
  6. Bai? - Galdetu zuen Sarak.
    Ez - Erantzun zion telefono hariaz bestaldeko ahotsak.

    ResponderEliminar
  7. Honek ere ez du etorrerako seinalerik. Matxuratuta dago - Zalantzarik gabe, telefono haria konpontzen ari zen ezezagunak lankideari.
    Bai? - Sarak berriro itaundu zuen, ulergaitz.
    Bakar jokoaren ametsak, beldurrak bultzaturik, errealitatera ekarri zuen. Inkomunikazioa. Gogoetaren azpimarragarri, oinaztarriak epai emango balio lez, leihotik so kaleko argiak bapatean joan ziren. Eta honekin Marta eta bere betiko bidea. Broooom! Onartu behar zirrarak sabela kilikatu zuela. Ispilu baten faltan, Sara aurrez aurre, ezinbestean, bere barne islarekin aurkitu zen.

    ResponderEliminar
  8. Ederra! Gorpuzkera polita hartzen ari da ipuina!

    ResponderEliminar
  9. Bere buru barruan arakatuta txikiagoa zen Sara batekin egin zuen topo. Zazpi urte edo izango zituen amonaren baserrian eman zuen uda hartan. Neska argal, ilehori eta irribarretsu bat bezala ikusten ari zen bere burua. Amonaren baserriaren inguruko zelaietan korrika zegoen.

    Horrela jarraitzeari ondo deritzozue? Nahiko gutxi hazi da azken egunotan ipuina eta nik ere esaldiren bat jartzeko gogoa banuen. Bestela beste zerbait.
    Ondo ibili

    ResponderEliminar
  10. kaixo maitea, Jabier Imaz naiz. Ea gustuko duzun jarraipen hau:
    Barre xumea sortu zitzaion,bere oroitzapenen amaraunari zetxezkion irudi maitagarri haiek eta neskatilaren irribarre argitsu hark baleragiote bezala.
    - Zer arraio! Idi zaharrari arran berri! esan zion bere buruari une hartantxe bururatu zitzaion erabakia kontuan izanik.

    ResponderEliminar
  11. Ederra Jabier, izugarri gustatu zait Idi zaharrari arran berri! esapidea (oso doinu polita du!). Zer da arran?

    Pentsatzen dut jarraipena ipuinaren lehenengo atalari egin diozula, ezta? Sararen oroitzapenei.

    Jagoren atala ere aldi berean garatu dezakegu! Eta biek bat egin dezakete momenturen batean...

    Ea poliki-poliki aurrera egiten duen!

    Muxu handi bat!

    ResponderEliminar
  12. Kaixo maitea! Jabier berriro.
    arrana= zintzarri handia da eta atsotitz edo esaera zahar hori ere, beste anitz bezala euskararen esparruan, abereei eta nekazaritzako edota baserriko tresneei datxezkie...
    Baserriko eremuetan genbiltzan ipuinean eta, esaldi zaharren aldarrikapen gisa edo, egokia iruditu zait...

    Bai egin liteke.Ikus dezagun zer itxura hartzen duen eta horren arabera jardun.
    Muxuandiat.

    ResponderEliminar
  13. Idi zaharrari arran berri! Zoragarria! Bihar akaso zerbait idatziko dut horren inguruan! Mila esker Jabier gaurko ikasgaia irakasteagatik!

    ResponderEliminar