2010-03-22

UDABERRIA


Hasi naiz leihoa irekita lo egiten; zoragarria da zozoen kantu hotsarekin esnatzea. Halaxe esnatu naiz gaur, goizean goiz jaso dut udaberriaren lehenengo oparia.


Patxi Ezkiaga idazle eta lagunak egin dit bigarren oparia. Oraintxe jaso dut bidali didan mezua; udaberriari idatzi dion olerki bat bidali dit (eskerrik asko Patxi!)

Honela dio olerkiaren bukaerak:
... Desertuak oraindik ez baitu
itsasoaren nostalgia

galdu.


Zer pentsatua eman dit udaberriaren etorrerak eta horrelaxe irudikatu ditut Ane eta bere ama:
Anek amari galdetu dio: Ama, zer da udaberria?
Eta amak itsasoa hustu du baso batean: bizitzak gainezka egiten du udaberriarekin -erantzun dio amak alabari.

2 comentarios:

  1. Aupa Irati: agur bero bat neguari eta ongi etorri gozo bat udaberriari. Patxi Ezkiagaren olerki amaiera hori, benetan, zoragarria. Nork ez du nostalgiaz iraganatik tira egiten eta bertako uretan bere burua murgiltzen? Ni behintzat aritzen naiz joko horretan,eta esan behar dut, gehienetan, asko gozatzen dudala; hori bai, egunerokoa sentituz eta biziz.

    Mikel

    ResponderEliminar
  2. Ongi etorria udaberri anderea: udaberria lorez eta kolorez ornitutako soinekoa da, gure erreken murmurioa , sahatsa eta elorri zuriaren lehertzea , zozoa eta birigarroaren kantaera zoragarriak, kukuaren bisita eta jolasgura, enararen hegaldi urduria eta ikusgarria, zentzumenen garaia, lurraren eklosioa, giza hormonen mugimendua... udaberria, bizitza bera da eta nik izugarri maitte dut.

    Miren

    ResponderEliminar