Ez da bat-batean bururatu zaidan ideia; badaramatzat egun batzuk buruari bueltaka. Ipuin bat sortu nahi dut. Ipuin bat sortu nahi dut zuekin batera. Abentura polita izan daiteke, elkarri pausoak luzatuz osa dezakegun bidea. Helburua: sormenaren mugetan elkarrekin dantzan aritzea.
Ipuinaren hasiera idatziko dut, eta hortik aurrera esaldiak gaineratzen joango gara. Honatx modu txukun batean lan egiteko (jolasteko) jarraibideak:
- Denok izan zaitezkete idazle. Idazle askoren artean osatutako ipuina izatea espero dut!
- Aldiko esaldi bat, bi edo gehienez hiru esaldi idatz daitezke.
- Idazten dugunak ipuinaren azken ideiarekin lotura izan behar du noski!
- Aldiko batek baino gehiagok idazten baduzue, eta ipuinaren jarraipenak aukera bat baino gehiago badu, bat aukeratuko dut eta hori da ipuinari erantsiko diodan hurrengo zatia. Besteak iruzkinen artean argitaratuko ditut.
- Izenburua ipuina bukatzen dugunean jarriko dugu denon artean.
- "Ipuingintza" etiketa jarri diot. Hala, ipuina blogaren erdigunetik ezkutatzen denean ezkerraldean ipuingintzan koxk eginda zuzenean egingo duzue ipuinerako bidea.
- Parte hartzen duzuenon artean liburu bat zozketatuko dut.
"Etxera iritsi zenean Sarak ez zuen inor topatu etxean, oharrik ere ez zegoen sukaldeko mahaiaren gainean. Kanpoan elurra ari zuen, beste behin, negua hasi zuenetik zazpigarren aldiz..."
Zalantza sortu zitzaion, etxera bidean lagun izan zuen Martaren bila korrika atera ala etxean bakarrik egon, norbait azalduko zen artean. Etxea hutsik bazegoen ere ordea, kalefakzioaren epelak gozo hartu zuen bere baitan.
ResponderEliminarEgitasmo bikaina, Irati.Euskara eta sormena, sormena eta euskara; biak hala bi, bana ezinak,
ResponderEliminarezinbestekoak gure hizkuntza indartzeko, gara- tzeko. Ausarta zara eta miresten zaitut. Hurrengoan nire aportazioarekin etorriko naiz.
Mikel
Primeran Laiotz!
ResponderEliminarEtxera iritsi zenean Sarak ez zuen inor topatu etxean, oharrik ere ez zegoen sukaldeko mahaiaren gainean. Kanpoan elurra ari zuen, beste behin, negua hasi zuenetik zazpigarren aldiz... Zalantza sortu zitzaion, etxera bidean lagun izan zuen Martaren bila korrika atera ala etxean bakarrik egon, norbait azalduko zen artean. Etxea hutsik bazegoen ere ordea, kalefakzioaren epelak gozo hartu zuen bere baitan...
Mila txalo zure azken ideia honengatik, euskarak akuilu eta eragileak behar ditu, eta zuk, oso ongi betetzen duzu paper hori.
ResponderEliminarNi prest zure abentura horretan partaide izateko.
Miren
Orduan etxerakolanak egiten hastea erabaki zuen.Ezin zuen sinetsi,ez zuen etxerakolanik!
ResponderEliminarTelebista ikusten hasi orduko argia joan zen ekaitzarengatik.
Ideia bikaina Irati, hasi orduko jada bukaera jakin nahi!!
Izugarri poztu nau Andrea zure parte hartzeak. Ederra da literaturak sortzen duen jakin-mina, baina, lasai! jejejeje bukaerara iritsi aurretik korapilo dezente egin behar dizkiogu!
ResponderEliminarBeraz, adiskideok Andreak bidea pittin bat zehaztu du. Zein adinetakoa den ez dakigu, baina, Sara ikaslea da. Primeran Andrea!
Basamortutik abiatuta Bosniatik bueltan gamelu bat iritsi da problemaren ebazpenarekin. Primeran Alvaro! Baina, ez dakit... nork demoniok lagundu ote dizun!
ResponderEliminarMuxu handi bat; izugarri poztu nau zure berri izateak!
Kaixo Irati, Sarari buruzko ideiatxi bat daukat.
ResponderEliminarHasieran beldurtu egin zen, baina beldurrik ez izateko esaten zion bere buruari. Baina ezin zuen, txikitatik beldurra izan zion iluntasunari eta hodeiek ez zioten Eguzkiari argitzen uzten.
Zer iruditzen zaizu?
Primeran Josu, hemen dena da baleko! Irudimenari aske hegan egiten utzi behar diogu!
ResponderEliminar- Baina zer arraio!- pentsatu zuen bere baitan- Elurra ari du eta jolasteko aukera bikaina da!
ResponderEliminar"Ring, ring!" Telefonoa jotzen entzun zen.
"Ring, ring!" berriro telefonoa. Oraingoan Sara hartu ala ez hartu egon zen. Baina hain denbora luzez itxaron zuen, ezen deia joan zitzaion. Hala ere mezua entzun zuen.
ResponderEliminarBihar txukunduko dut ipuina!
ResponderEliminarEta ikuspuntua aldatuko bagenu? Beste pertsonaia bat sartuta, agian...
ResponderEliminarJagok behin eta berriro sakatu zituen Sararen telefonoaren zenbakiak. Zorte txarra berea! Hainbeste urteren buruan deitzera ausartu eta infernuko tramankulu hark funtzionatu nahi ez.
Bikain Sandra! Hau poza!
ResponderEliminarSalto ttiki bat (edo handia) eginarazi diot ipuinari. Beste eskenatoki batean zentratu gaitezke orain, auskalo, biak lotzea izan daiteke helburua!
-Zenbat urte pasa dira?-galdetu zion bere buruari. Erantzuna ederki zekien,baina. Ez zuen inoiz ahantziko biek 12 urteak estreinatu zituzteneko uda hura, abuztu sargori hura, zerua lehertuko zuen ekaitz hura...
ResponderEliminar(EA, ZUEN TXANDA!)
Kokagunea ere finkatzen hasi zara Sandra! Non izaten dira zerua lehertzeko moduko ekaitzak? Iruñean? Iruñean kokatuko dugu ipuina?
ResponderEliminarPolita da gertuko harremana ongi finkatua duzun batekin, harreman birtuala ere izaea! :·P
Jago beldur zen hartaz gogoratuko zen Institutu ezberdinetara bidali zituztenetik ez zuten elkar ikusi.
ResponderEliminarHala ere Jagok ez zuen amore eman:
-Traste zahar hau noizbait hasiko ote da lanean?!- oihukatu zuen bere baitan.
Eeeeh kaixo-kaixo!! Istorioa nahasten hasi zaigu. Jago agertzen da ezerezetik... eta bat-batean antzinako laguna da!
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarPrimeran Josu; mila esker aspaldian geldirik zegoen istorioari ilusio pixka bat pizteagatik. Zer moduz zabiltza? Irudimena martxan dabilkizu? Muxu bat!
ResponderEliminarJagok burua martxan jarri zuen. Ziur aski Sarak telefono zenbakia ikusi eta ez erantzutea aukeratuko zuen. Ez, Sara ez zen hain maltzurra. Alderantziz, bizitza osoan ezagutu zuen pertsonarik atseginena zen.
ResponderEliminarMundiala zara, Josu! Ea jarraipena idazten diodan!
ResponderEliminar