2010-04-28

SUTONDOA IRAGANETIK ETORKIZUNERAKO ZUBI


Burlatako Askatasuna Institutuko 150 lagun baino gehiagok, ikasle, irakasle, institutuko langile, guraso eta aiton-amonek, azken hilabeteetan landutakoa plazaratuko dugu Burlatako Kultur Etxeko oholtza gainean bihar.

Institutu ireki eta partehartzailea helburu, klaseko programazioak ardatz hartuta, mintegi guztiak inplikatu dira nor bere egitekoetan. Ikastorduak, atsedenaldiak eta arratsaldeak baliatu ditugu emankizun eder hau ondu eta borobiltzeko.

Iaz hasitako lanari jarraipena eman diogu aurten. Adierazpide ezberdinak (poesia, antzerkia, musika, elkarrizketak…) landuz eta institutuko estamentu guztien genuen gaitzat, aurten belaunaldi ezberdinen arteko transmisioaren eta memoriaren garrantzia. Aiton-amona eta biloben arteko elkarrizketak, Miguel Hernandezen olerkiak, Eratostenes eta zenbaki lehenak, dantza eta kanta ezberdinen bilakaera, mitologia, frantsesez eta ingelesez ondutako esketxak izango dira, besteak beste, ikuskizuneko osagaiak. Sutondoan eseri eta garai bateko istorioen antzezpenaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Bukatzeko memoria historikoari ere tartea egingo diogu eta zuzeneko hiru testimonio bertan izango dira; hala, omenaldi ttiki eta goxo bat egingo diegu Gerra Zibilean hildakoen seme-alabei. Saio hunkigarria prestatu dugu Burlatako Askatasuna Institutukook, belaunaldien arteko loturaren erakusgarri, adin guztietako ikasleak, irakasleak, gurasoak eta aiton-amonak taularatuko dira.

Emanaldi bera hiru aldiz eskainiko dugu ostegunean bertan. Ikusle Institutuko ikasle, irakasle eta gurasoak bilduko dira, baina, gainerako herritar eta inguruko guztientzat ere irekia izango da.

Goizean bi saio egingo ditugu, 10etan eta 12etan, eta iaz gurasoek hala eskatuta, aurten arratsaldeko 6etan eskainiko dugu goizean eskainitakoa.


Guztiok gonbidatuta zaudete. Saio hunkigarria izango da, eta taula gainean bildutako ilusioa zuen artera iristen bada ziur naiz izugarri gozatuko duzuela!


(Goiko argazki ederra Oskar Montero Burlatako argazkilariak utzitakoa da)


14 comentarios:

  1. jungo nintzan baiña nahiko urruti eee irati zuen ikastolan pozik eongo dia ezz horrelako ekimenak antolatzen ez da izango erraza ez ,suerte onena opa diuzuett ok

    ResponderEliminar
  2. Amona baten biloba28 de abril de 2010, 22:00

    Klaseren batean plazatik heldu zaigun perkusio tresnen soinu gozoak irakaslea haserrarazi du, batukadak irribarreak sortzen jarraitzen du hala ere. Azken minutuan ibili ginen latik rera eta fara eta fatik rera musika transportatzen, barre egiteko aitzakia ere izan zen ordea. Goizetan biolontxeloa eta motxila eramateak izugarri nekatzen du, geroko irribarreagatik ahaleginak merezi badu ere. Orduak eman ditugu gehienok esaldi pare bat ikasi nahian. Eszenatoki erdian lotsagorritzearen beldur gara batzuk. Hala ere, hamaika gauzak atzera eraginda, pozik gaude guztiok bihar gure lana erakutsi ahalko dugulako eta gero CD batean gorde ahalko dugulako, sutondoan bilobei erakusteko agian... Mila esker musika, poesia, hitzak, elkarlana eta irribarreak Askatasuneratzen (euskara da hau?) lagundu izanagatik.

    Bihar bikain egingo dugu!!

    ResponderEliminar
  3. Sutondoak gure kulturan zenbat magia biltzen duen, zenbat pasarte bero, zenbat emozio eta sentimendu eman izan ditu eta ematen jarraitzen duen, zuen aldera begiratzea besterik ez dago, horrekin konturatzeko. Bikain kuadrila, bikain ASTASUNA.
    Mikel

    ResponderEliminar
  4. Belaunaldien arteko zubi, partehartzailea, konpromisoa,baloreak eta matematika, matematika eta baloreak, ikas komunitate osoa, euskara, kulturaren esapide eta hizpide desberdinak, giza harremanak, leiho bat auzoari, leiho bat herriari, eraiki eta egin, sortu, egin eta eraiki. Egun ona pasa eta ZORIONAK!

    ResponderEliminar
  5. 150 kultur eragile(ikasle, irakasle eta guraso) belaunaldien arteko zubi eta memoria, ikas komunitate osoko baitan eta herriaren baitara, Non eta Askatasuna ikastetxean, Non eta Burlatan, Non eta Nafarroan: ZORAGARRIA, BEJONDAIZUELA!

    ResponderEliminar
  6. Nonnahira begiratu eta pasibitatea somatzen eta ikusten den garai hauetan, zuek hortxe zabiltzate, modu iraunkorrean, zuen ingurua kutsatzen eta inguruan reagiten .Euskarak eta euskal kulturak, sortzaileak behar ditu,zuek bezalako maitaleak, errotariak, zuek bezalako eragileak. Txalo eta aupada bero-bero bat

    ResponderEliminar
  7. AHOTS BIDAZTIAK: Berriro, Ekin eta Ekin ari dira; gure euskara medio, euskal literatura eta kultura zulatzen, lantzen, sortzen, bizi eta biziarazten. Udaberrian izadiak lehertzen jartzen den bezala, zuek ere, sentimendu eta emozioen eztandan gozatu eta gozaarazten duzue. Mila Esker eta Segi Horrela.

    ResponderEliminar
  8. oso polita izan daa eta barre asko bota ditut. Mariren antzerkia oso ondo egin duzu eta ia negar egiten dut bideoarekin ze gauzak gertatzen diren munduan!

    ResponderEliminar
  9. Leire, izugarri gustatu zaizkit zure hitzak; badakizu, sorginei sorginkeriak gustatzen zaizkie. Datorren urtean nire aldamenean nahi zaitut dantzan!

    A! Eta zorionak gaztelaniako lehiaketan ateratako sariarengatik! Segi idazten, literaturaren mundua oso polita da eta!

    Muxu bat!

    ResponderEliminar
  10. Idazten banabil, bai, amak errieta eginten dit noizbehinka azterketak ahaztuklo ditudalakoan edo. Oso ondo pasatzen dut teklak sakatu eta sakatu esaldiak sortzen, Saioa ere animatu da azken boladan.

    Nire hitzak gustatu zaizkizula, tira, ahalik eta gozoen idazten saiatzen naiz, eta ahalegina handiago bilakatzen da hain pertsona bikainari idatziz gero. Ni dantzan? Ez dakit ba, zangotrabatzen behintzat banaiz trebea, hala ere, saiatu behar badut saiatuko naiz! Aurtengoa egiten ere lehenago ez nukeen nire burua irudikatuko.

    Zorionak atzokoagatik! Askok hatu genuen parte, bai, baina zuek zarete honetan bihotza eta burua. Askatasunako irribarreak zuen izena darama ondoan, mila esker.

    ResponderEliminar
  11. baina niri lotsa asko ematen dit irati!!!
    muxu andi bat politta

    ResponderEliminar
  12. Leire, Miguel Hernandez handi bat jaio zaigu institutuan. Eskerrik asko opariarengatik.

    Eta Leire txikiri :·D, lotsa? Lotsak dantzan astintzen dira!

    ResponderEliminar
  13. ez da gertatzen hori irati :P

    ResponderEliminar
  14. Muguel Henandez? Hori baino apur bat gehiago bizitzea gustatuko litzaidake. Nik Becquer eta Neruda ditut bera baino gustokoago, eta Machado, Quevedo, egia esan, asko ditut Miguel Hernandez baino gogokoago, baina tira, ikasiko dut haiengandik. Irati Goikoetxearengandik ere ikasiko dut!

    Muxu bat eta mila esker irribarreak, jakituria eta egin-mina oparitzeagatik

    ResponderEliminar