2010-06-15

ERREALAAAAAAAAA LARALARALARALALA


Saiatu naiz Álvaro, baina ezin! Ez zait ezer bururatzen; olerki bat Errealari? Ni lurtarra egin ninduten, gizaki arrunt. Zauriak egiten ditudanean odol gorria ikusten dut, odol gorria
arrasto zuri ttiki batzuekin jantzia. Bai, gipuzkoarra naiz, eta? Tolosako babarrunak eta Idiazabalgo gazta izugarri gustatzen zaizkit; horrekin ongi justifikatzen dut gipuzkoar identitatea, ezta? Gainerakoan ez naiz lekukotasun sustraituak itsututa bizi (ezin esan gabe utzi nire ingurua izugarri maite dudala), gerezi bila Extremadurara joaten naiz eta txokolate bila Suitzara.


Futbola? Hain urrutira joan gabe aspaldi topatu nuen nire lehoiaren
orroa Bizkaia aldean. Javi Martinez-ekin amets egiten duenari ezin eskatu kolore txuri-urdinei maitasun aitortza egiteko.


Poztu ere ez? Bai, motel, poztu, poztu naiz, besteen zorionak pozten duten horietakoa naiz. Errealzaleak pozik badaude, ni ere bai! Aupa Athletic! (;·P) Datorren urtean txuri-gorri/txuri-urdin derbien zirrara berreskuratuko dugu berriro! Ez da gutxi!

5 comentarios:

  1. Ni ere giputxa izanda Athletik zalea naiz, baina,oraintxe,une honetan: Aupa Errealaaaaaaa!

    ResponderEliminar
  2. Kostata baina egin! Sufritu egin zarela ikus daiteke eta hori are eskertzekoagoa egiten zaio (olerkiarena gehiegi zen). Nahikoa dut honekin. Eskerrik asko, Irati ;-)

    (Gaur Xabi Alonso animatzera bulegoko sukaldera joango naiz, han telebista baitago. Eta lankide bat suitzarra da! Ezin hobea. Ea nagusi greziarrak ez digu ezer esaten...)

    ResponderEliminar
  3. Hemen esaten den bezela, KATASTROFA!

    ResponderEliminar
  4. Dezentekoa bai! Gurean esaten den bezala, dexentekoa! ;·)

    ResponderEliminar