2010-09-23

GALDERAK


Galderak. Gald-erak. Galtzeko erak. Galtzeko moduak. Hori autobus-bidaia korapilatsu baten ondoren etxera oinez nindoala bururatu zitzaidan. Autobus-bidaien korapiloa askatzeko modurik onena horixe delako: oinez ibiltzea.

Galduta dagoenak galdetu egiten du, eta galdetzen duenak galduta dagoen itxura ematen du.

Hartu beharreko autobusak: bi. Ezagutu beharreko kaleak: zortzi. Egin beharreko galderak: sei; hartu behar nuen lehenengo autobuseko gidariari (badaezpada ere), autobusean zihoan etorkinari, kalean lanera bidean zihoan emakumeari, bigarren autobus geralekuan (nahastu egin nintzen) egunkaria irakurtzen ari zen gazteari, parean gelditu zitzaidan autobuseko gidariari (ez zen nik hartu beharrekoa), nire galderak ustekabean harrapatu zuen emakumeari (elkarri irribarreak lapurtu genizkion) eta nire zalantza guztiekin zalantzak sortu nizkion mutilari.

Autobusez. Herenegun egin nuen lehenengo aldiz Txantreatik Zizurrerako bidea. Galderak egiten ikasteko ezinbestekoa: galtzen jakitea.

6 comentarios:

  1. Lasai Irati!

    Galtzen denak bide/ibilbide berriak sortzen ditu.

    ResponderEliminar
  2. Bai, hori ere egia da... horregatik esaten diegu ikasleei beldurrik gabe galdetzeko, ezta?

    ResponderEliminar
  3. Aspaldiko esaera edo esatea da: << Galdetuz, galdetuz, Erromara edo beste edonora heldu gaitezke >>

    ResponderEliminar
  4. Nire uste apalean, galderak egitea,ipotesiak luzatzea eta erantzunak bilatzean datza jakintzaren arrazoi. Edonon gaudela eta zalantza txikitxoaren aurrean, galdetu eta galdetu.

    ResponderEliminar
  5. nire ustez galdetzea oso ona da, zalantzak argitzeko bide ona baita!
    IRATI GOÑI(askatasuna)

    ResponderEliminar
  6. Aupa Irati!

    Galdetu beldurrik gabe, bidea egiten joateko galderek luzatzen digute pausoa!

    Muxu potolo bat! Izugarri poztu nau zure berri izateak. Laster arte!

    ResponderEliminar