2010-10-04

DENBORA ZELATAN


HITZA: TALAIA


Zelatan egoteko tokia. Begia luzatu eta ikusten duzun hura irensteko leku aproposa. Urrutikoari tira egin eta harrapatutakoa esku ahurrean (edo bihotzean, edo poltsikoan, edo betileen artean...) gordetzeko aukera ematen dizuna.

Talaia jarri diote izena Hondarribitik Pasaira arteko ibilbideari. Ez naiz harritzen! Begiek edalontzi itxura hartuko balute, Jaizkibel gainetik itsasoa begietan sartu ahalko genukeela sinetsiko nuke.






AFORISMOA: "Anek aitari: aitte! Noiz da bihar?"

Aitak ordulari bat oparitu dio Aneri. Bi orratzen erdian hirugarren bat aurkitzen duzunean... orduan da bihar esan dio aitak.

Eta Ane zain dago orain. Ordulariari begira. Zelatan dagoela dirudi. Talaiari ona zinateke! pentsatu du aitak.

Eta Anek zain jarraituko du. Bihar guztiak gaur direla konturatu gabe. Uste dut hori esan nahi ziola aitak.


7 comentarios:

  1. Kaixo Irati!!
    oso originala da . Baina ez al luke alaba nazkatuko denbora guztian erlojura begira??
    Ala ere azkenean ez du jakingo bihar noiz den ezta??
    Agur, Irati Goñi

    ResponderEliminar
  2. Ziur zaude Andoni? Orduan etorkizuna + iragana = oraina? Zein matematika irakaslek irakatsi dizu horrelako batuketak egiten? ;-)


    Ba ez dakit, asmatuko ote duen... problema eta galdera askoren erantzuna asperduraren ondoren iristen da, Irati! Eta Anek erlojuari begira egon behar badu, egon egin beharko du! jejeje Zuk halere, ez begiratu gehiegi, erlojuari begira egonez gero denborak ihes egiten du eta!

    ResponderEliminar
  3. TALAIA: Inguru zabalak begiztatzeko toki garaian kokaturik dagoen dorrea, eraikuntza edo goragunea( hiztegitik aterea ).Jaizkibel gaina, Txingudi badia eta kantauri itsaertza aldi berean begiztatzeko talaia ederra, paregabea.

    ResponderEliminar
  4. Nire talaia, aldiz, Aralargo gainak eskeintzen duena, eta, aspaldidanik, nire bihotzean eta begininian iltzaturik gelditu dena.Ikusgarria, postala ederra, bertatik Araitz bailara aurrez aurre biltzea.

    ResponderEliminar
  5. Goragune bat aukeratzekotan, eta oso urrutira joan gabe, Beriaingo ( San Donato )gaina, eta bertatik, zerua.

    ResponderEliminar
  6. Leku zoragarriak hirurak ere! Izugarri maite ditut nik, nire txokorik gustukoenetakoak dira. Mila esker, irudimenez bada ere, burua oraintxe han kokatzeagatik!

    ResponderEliminar