2010-10-01

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (III)



Gune honetan ez dago erretzerik. Keak pantaila zinkintzen duelako, ordenagailuaren arnasbideak ixten dituelako, saguaren eztula eragiten duelako... Tranpa egiterik ez dago, hemen bestaldetik berehala antzemango baitizut erretzen ari zaren edo ez. Zigarroaren kea berehala atzematen duen sudur fina da nirea. Aitortzen dut... gorroto ditut zigarroak eta gorroto dut zigarroaren keak sortzen duen giroa.


JOSEFINAREN ZIGARROAK

Urte asko pasa ditu Josefinak erretzen. Erretzaile sutsua izan da hamazazpi urterekin lehenengo zigarroa ezpainetaratu zuenetik. Berrogeita sei urterekin bere burua pattal samar sumatzen du eta azkenean erabai du: erretzeari utziko dio. Geldtzen zaizkidan hogeita zazpi zigarroak erre eta ez dut berriro sekula erreko.

Josefinaren ohitura zigarroen bi herenak erretzea izan da beti. Azkarra da Josefina, eta ez zuen asko behar izan itsasgarri berezi batekin hiru zigarrokin itsatsi eta zigarro berri bat egin zezakeela konturatzeko.

Gelditzen zaizkion hogeita zazpi zigarrorekin, zenbat zigarro erre ditzake erretzeari betiko utzi baino lehen?


13 comentarios:

  1. 27:3=9 zigarrao erre ahal ditu erretzerari utzi baino lehen.
    zeren 27 zigarro baditu eta 3rekin bat egiten badu, orduan 9 zigarro erre ahal ditu.

    ResponderEliminar
  2. Kaixo
    ez dut ulertzen problema

    ResponderEliminar
  3. Ba, 27 erre ditzake, ezta? Lau tarta izanda jan daitezke bost? Uf, ez dakit.

    Muturra kendu, papera apurtu, beste paper batekin bildu... lan handiegia. Lehenengo, dituenak erreko dituela erabaki du Josefinak, eta gero hasiko dela eskulanetan. 27 zigarro erre ditu, bakoitzaren heren bat izan ezik. 27 herenekin 9 zigarro egin ditu gero, eta horiek erre. 9 zigarrotik 9 heren geratzen zaio. Beraz, beste 3 erretzeko moduan dago. Horiek erre eta beste bat egin dezake geratzen zaionarekin. Azken zatitxoa bota egingo du, tabakoa betiko agurtzen duela. Tartean, 40 zigarroren 2/3 erre du.

    ResponderEliminar
  4. Kaixo Irati!! Orain dela asko ez zaitut ikusi. Zer moduz? Aurreko problemak ez ditut begiratu, barkatu, baina honetan bai saiatu naiz eta uste dut hau dela emaitza.
    Ea zigarroaren trukua asmatu dudan:
    27ren 1/3= 9
    27+9= 36
    36 zigarro erre ditzake Josefinak erretzeari utzi baino lehen.

    ResponderEliminar
  5. 40.
    27 erretzen ditu eta erenekin beste 9 egiten ditu,9ekin beste3 eta 3ekin beste 1.
    dena gehituta 40 ateratzen da

    ResponderEliminar
  6. Kaixo kuadrila!

    Leire eta Andoni primeran hurbildu dira problemaren muinera.

    Irune (estrainekoz hemen ikusten zaitut, sorpresa polita izan da!), Mikel (pozten naiz lehenengoan ulertu ez, eta berriro ulertzeko ahalegina egin duzulako), eta Maite G. (ongi etorri berriro preziosa!), berriro saiatu beharko duzue... ez etsi! Ez zabiltzate urruti! Berriro ikusi nahi ditut zuen erantzunak!

    ResponderEliminar
  7. kaixo Irati:
    40 zigarro erretzen ditu:
    1- 27/3= 9 zigarro geratzen zaizkio.
    2- 9/3= 3 zigarro geratzen zaizkio.
    3- 3/1= 1 zigarro geratzen zaizkio.
    4- 27+9+3+1= 40 zigarro erretzen ditu

    ResponderEliminar
  8. Primeran Mikel! ;-) Zuk eta biok badakigu zergatik kliskatzen dizudan begia. Gustuko ditut etsitzen ez duten neska-mutikoak. Bejondeizula!

    ResponderEliminar
  9. kaixooo iratiii!!! berriro saiatuko naiz!!
    1. 27 zigarrotik erretzen du 2/3 orduan badauzkagu 27 heren
    2. gero 27 herenekin 27:3=9 zigarro ditu
    3. 9 zigarroetatik 9 heren ateratzen ditu.
    4. eta 9 herenetatik 9:3=3 zigarro ateratzen dira
    5. eta 3 zigarro orietatik 3 heren dauzkagu.
    6. azkenik hiru herenekin zigarro bat egiten da. orduan 27+9+3+1=40 zigarro erreko ditu utzi aurretik. ea orrela den... ni uste dut baietz!!! ajjaja aguuur

    ResponderEliminar
  10. Bikain Irune! Pausoz pauso ongi azaldua! Problema ebaztean sentitu duzun poz bera sentitu dut zure erantzuna irakurtzean. Bejondeizula!

    ResponderEliminar
  11. Aupa Irati. Barkatu baina berandu nabil eta zoritxarrez ezin izan naiz garaiz heldu. Hala ere erantzunak begiratu gabe ebazten saihatu naiz eta hona hemen nire teoria. Espero dut problema ongi ulertu izana.

    27/3·2:18 erretzen ditu eta 9 soberan ->
    9:3:3 berri ditu. ->
    18+3=21 zigarro erre ditzake.

    Ongi pasa Irati!!

    ResponderEliminar
  12. Kaixo Josu! Zer moduz?

    Ez, ez, ez zabiltza berandu, problemek ostiralera arteko epea izaten dute; bitartean erantzun okerrak argitaratzen ditut... eta zurea ez da erantzun zuzena! :-( Bi heren erretzen dituenean herena soberan gelditzen zaio, eta soberan geratutakoekin zigarro berriak egiten ditu, hau da, zituen 27ak baino gehiago erre ditu (berak erretzen dituen zigarroen tamainakoak, noski!). Hor tartean topatuko dituzu erantzun zuzenak.

    Besarkada potolo-potolo bat. Hemendik bueltan ikusi nahi zaitut e!

    ResponderEliminar