2010-10-15

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (V)


Opari bat. Aste honetan jaso dut. Ikusten dudan bakoitzean emozionatu egiten naiz. Pikardia, goxotasuna, jolasteko gogoa, maitasuna... nabari da. Eskura dugun edertasunaren ispilua begien aurrean jarri digute (Bejondaiela Iñaki Goikoetxea eta proiektua aurrera eraman duen taldeari). Bai! Emozionatu egiten naiz, izugarri maite dudalako inguru hau, nire inguruaz gozatzen ikasi dudalako; bizipen ederrak eskaini dizkidatelako txoko horietako askok, nire ere sentitzen ditudalako. Aniztasunaren irudi, beso zabalik magalean goxo hartu nahi gaituen lurraldea.

Jaso dudan bezalaxe oparitzen dizuet. Gozatu! Eta azti ibili gaurko problema bideoarekin lotuta dago eta!







ERRALDOIAK?

Jostun lanean jarri nahi zaituztet aste honetan; neurketak egiten. Bideoa ongi aztertu, bilatu problema ebazteko beharko dituzuen bi irudiak eta...

  1. Bardeetako (Nafarroako basamortu ikusgarria) Piskerra mendiak zenbat neurtzen duen kalkulatu. Argazkian ageri den bikoteak 1,78 m-ko altuera du.
  2. Altzoko Erraldoiaren altuera kalkulatu. Altzo´ko Aundiya Migel Joakin Eleizegi Ateaga 1818an jaio zen. Bere handitasunak akromegalia gaixotasunean omen zuen jatorria. Bizargabea eta argala. Altzo Azpiko San Salbador elizaren atarian joan ziren zizelkatzen haren neurri eta zabalerak. Jan eta edateko gutxienez hiru pertsona elikatzeko adina beharko zuela kalkulatu da. Kontuak kontu, horixe da galdera; zenbat neurtzen zuen Altzoko Erraldoiak? Bideoko irudian erraldoiaren aldamenean dagoen mutilak 1,82 m neurtzen du. Estatua neurrira egina dago.

18 comentarios:

  1. Lan bikaina Iñaki Goikoetxea eta taldekideak burututakoa. Modu ederra gure Euskal Herria erakusteko, zabaltzeko. Emozioak bor-bor, ikusgarria, zoragarria. BEJONDAIZUELA!!!

    ResponderEliminar
  2. Ikaragarri gustatu zait bideoa! Txoko batzuk ezagunak, beste batzuk noizbait ezagutu beharko ditudanak, denak ederrak.

    Problema... ez dakit neurketak oso zehatz egin ditudan. Izan ere, oso txiki agertzen dira pertsonak argazki batean, eta bestean kapelak adarra jo nahi zidan.

    Mendiak: 178 cm errealitatean gizonak : 1 cm argazkian X 8,3cm mendiak = 1475m? Gehiegi iruditzen zait. Ez dakit zer egin dudan gaizki.

    Erraldoiak: 2,5m inguru zuela atera zait. Hori ere asko iruditzen zait, baina, erraldoia bazen...

    Jo, ez dakit gaurkoan asmatu dudan.

    Muxu bat eta eskerrik asko goizeko opariagatik.

    ResponderEliminar
  3. kaixo irati
    nik uste dut inaki oso ongi egin duela prollektu

    ResponderEliminar
  4. kaixo Irati

    1-piskerra mendia 472m ditu eta egia da bikoteak 1m78cm neurtzen duela
    2-2m42cm neurtzen du eta gezurra da ondoan duen pertsona 1m82cm neurtzen duela.

    Agur Irati

    ResponderEliminar
  5. 1. 20,342...m
    2. 2,438...m Bah! txikia gizona.

    Problema honek iazko ikasturteko beste baten antza du, zuhaitza eta arrasto gorriarena hain zuzen ere.

    Ederra bideoa, "Euskal Herria 20 argazkitan" liburu horiek baino askoz hobea.

    ResponderEliminar
  6. Euskal Herria saltzeko modu polita, Iñaki Goikoetxearen bideoa. Nik asko gozatu dut, besteak beste, txoko gune dezente ezagunak eta zapalduak ditudalako; berriro, beraietara itzultzea, baina, oraingo honetan kantari eta dantza eginez, bihotza borborka jarri zidatek.
    Milaesker poz hau nire barruetan pizteagatik.

    Ander

    ResponderEliminar
  7. Kaixo Ion! Pozten naiz bideoa gustatu bazaizu. Zizur ez da azaltzen baina... Donosti azaltzen al da? Errealeko kamisetaren bat ikusi dut! (Aupa Athletic! ;-P)

    ResponderEliminar
  8. Ederra da bai, lehen bizitakoak irudiei begira biziberritzea. Momentu ahaztezinak bizitzeko moduko txokoak dira!

    ResponderEliminar
  9. ederra bidioa irati esan iñaki goikoetxeari oso ongi atera zaiola

    ResponderEliminar
  10. Bai, Mikel, oso polita da, baina abizen berdina duen arren, ez dut Iñaki ezagutzen (eta egia esan gustura egingo nioke irratian elkarrizketaren bat) eta momentuz ezin naiz berarekin harremanetan jarri. Halere, saiatuko naiz eta inoiz irratian izatea lortzen badut esango diot zure partez bideoa asko gustatu zaizula.

    ResponderEliminar
  11. iratiii!
    bideoa ederra da!
    benetan lan ona izaN DELAAA!!!
    BUENOOO BA AHAL DUZUNEAN IÑAKIRI IRRATIAN EDUki esan bideoa oso oso oso oso polita dela!!jajaja baina buruketa ez dut ondo ulertzen!
    aguuur
    irune

    ResponderEliminar
  12. Zure partez esango diot Irune. Edo akaso zuk zuzenean esatea litzateke politena!

    Eta buruketari dagokionez... Piskerra eta Altzoko Erraldoiaren benetako neurriak kalkulatu behar dituzu. Ordenagailuko neurriak ezagunak dituzu...

    Animo! Ea zerbait bururatzen zaizun!

    ResponderEliminar
  13. Ongi legoke ,bai, elkarriketa bat Iñaki Goikoetxearekin, ia Irati modurik egiten duzun. Izugarri gozatu dut bideoarekin.

    ResponderEliminar
  14. Bueno kuadrila... aste honetan zelebre samar heldu diogu (heldu diot)problemari,e! Leire, Josu eta Mikel, ez pentsa ahaztuta zintuztedanik! Pentsa Mikel erantzuna bi aldiz ematera ere iritsi da, "Irati, ez didazu kasurik egin!" esan nahi zidala uste dut. Sentitzen dut Mikel!

    Bururari bueltaka aritu naiz. Erraldoiarena ongi atera zaigu gutxi gorabehera (242 m), baina, Piskerrarena... Ez Leire, ezin ditu 1475 metro izan eta 20 m ere ez, Josu! Piskerrak 472 m ditu! Mikel primeran, halere, uste dut azalpen bat zor diguzula... nola iritsi zara hain erantzun zehatzera? Ni ere Leireren antzera kateatuta ibili naiz, ez dut oso garbi zergatik, baina, mila metrotik gora ibili naiz ni ere hegan. Akaso bikotea mendia baino metro batzuk aurrerago dagoelako... baina, atzerago balego txikiago ikusiko genituzke eta...

    Eskerrak behintzat, bideoarekin gozatu dugun!

    Mikel, zure erantzunaren zain gelditzen naiz...

    ResponderEliminar
  15. iratii!
    ezin izan dut buruketa egin oso lanpetuta negoelako!
    barkatu!
    jajajaj beno ba urrengo buruketararte!
    aguur
    mxx

    ResponderEliminar
  16. Kaixo Irati

    mendia erregelaz neurtu dut ordenagailuan eta zenbat bikote zeuden tarte orretan ere orduan demagun 16 bikote daudela 16x1,78-altuera

    agur

    ResponderEliminar
  17. Andrea Merino Askatasuna28 de octubre de 2010, 21:18

    kaixo Irati zer muduz dena?
    Gu emen Burlatan oso ongi
    Ze bideo ain polita nondik atera duzu?
    nire aitaren erria agertzen da abaurregaina laberinto bat iruditzen dena baina hilerri zaharra da eta badaude estela oso politak eta gainera orbaitzetako arma ola agertzen da eta nire herritik oso hurbil dago. oso polita da bideoa
    muxu handi bat Andrea

    ResponderEliminar
  18. Aupa Andrea!

    Ni ere pozik nabil, baina, ez pentsa ahaztu zauzkatedanik! Ea egunen batean zuekin lasai hitz egiteko tartetxoren bat hartzen dudan! Bideoa oso polita da bai, lagun batek bidali zidan.
    Paraje zoragarriak dira Abaurregaina, Orbaizeta...
    Eskuminak gurasoei!

    Muxu potolo bat!

    ResponderEliminar