2010-10-13

EZKARATZEAN IRRIAK SALGAI



HITZA: EZKARATZ (amak ezkatze)

Baserrietako ataria, sarreran dagoen toki zabala; sukaldea baserri askotan.

Aitari entzun diot Mekola Bordako ezkaratzean egurrezko kutxa handiak egoten zirela. Eta hortxe nire jakin-nahia; baserrietako ezkaratzetako egurrezko kutxa handietan... zer gordetzen ote zuten...





AFORISMOA: "Irritik barrera irribarrea"


Aitak beldurrik gabe irribarre egiteko eskatzen zion. "Egiten dut!" eta ezpainak zimurtzen zituen alabak zorionari lotsa lapurtzeko beldurrez edo, "egiten dut!". Eta aitak irribarre egiteko eskatzen zion berriro. Alabak ezpainak baino ez zituen zimurtzen. "Bihotza zimurtu behar duzu" esaten zion aitak. "Ezin dut! Noiz ikasiko dut irribarre egiten, aita?". Eta aitak ispilu bat oparitu zion. "Barrua beldurrik gabe erakusten ausartzen zarenean".

Ispiluarekin jolasean dabil aspaldian alaba. Barrez igarotzen du egun osoa. Irribarre egiten ikasi aurretik bere buruaz barre egiten ikasi du.

3 comentarios:

  1. Gure aitten baserriko ezkaratzea, etxe sarreran zegoen gela handi bat zen, bertan, mahai handi bat eta kutxa bat zeuden, azken hau, soro eta baratzeko lanabesak jasotzeko (gordetzeko). Ezkaratzetik, zuzenean, sukaldera eta bi logeletara joaten ginen, baita, ikuilura eta ganbarara ere.

    ResponderEliminar
  2. Barrea oso gutxitan egiten dugulakoan nago, eta denok, hortik, gehigotan egiten ikasi eta jarri beharko ginateke; oso gomendagarria omen da osasunerako,eta, ze arraio, baita kanpo itxurarako ere.

    ResponderEliminar
  3. Ea nire jakinmina ere asetzen duzun!
    Irritik irribarrera zenbat zentimetroko aldea dago?

    Barrea irribarrea baino sakonagoa al da? Barrutik kanporako ibiliaegiten al du barreak? Belarritik belarrira zabaltzen al da soilik irribarrea?

    Ai zorioneko zorion!

    ResponderEliminar