Hauteskundeak:
zulo bat beste baten
barrenean lo.
HAUTESKUNDEAK
Nonbait noizbait norbaiten baimenarekin hauteskundeak egin ziren. Lau hautagai zeuden aukeratzeko eta guztira nonbait bizi ziren "norbaitzuk" haiek 5219 botu eman zituzten. Irabazleak bere aurkariei 22, 30, 73 boturen aldea atera ziela jakin zen nonbait noizbait norbaiten baimenarekin eginiko hauteskunde haietan. Kontua da... hori jakinda ez zuela inork asmatu bakoitzak zenbat botu lortu zituen kalkulatzen! Hain litzateke erraza... zenbatzea, ezta? Ba... nonbait noizbait norbaiten baimenarekin eginiko hauteskunde haietan ez zitzaien bururatu botuak zenba zitzaketenik. Eta oraintxe dakiguna horixe da, irabazleak bere aurkariei 22, 30, 73 boturen aldea atera ziela.
Zenbat botu irabazi zituen hautagaietako bakoitzak nonbait noizbait norbaiten baimenarekin egin ziren hauteskunde haietan?


x+y+z+w =5219
ResponderSuprimirx-22 = y
x-30 = z
x-73 = w
4x-22-30-73 = 5219
4x = 5219+22+30+73
4x = 5344
x = 1336
Beraz, batek 1336 boto, beste batek 1314 boto, beste batek 1306 eta azkenak 1263 boto lortu dituzte.
Datorren ostiralean izango gara?
Muxu potolo bat
Tira, ea zer irizten dionan erantzunari:
ResponderSuprimirEgon hadi lo
ta izango ditek
lepoa gizen.
Zer iritziko zioat ba! Mundiala haizela!
SuprimirBeste astebetez utziko dut problema zintzilik! Leire, beste behin... primeran!
ResponderSuprimirKaixo,ekuazio batekin atera dut:
ResponderSuprimirX+ [ x-22] + ( x-30) + (x- 73)= 5219
4x - 125= 5219
4x= 5219+ 125
4x= 5344
x = 5344/4
x=1336 botu irabazleak
Bigarrenak 1314
Hirugarrenak 1306
Laugarrenak 1266
Ederki, Mikel! Akats txiki-txiki-txiki-txiki hori bion artean geldituko da ;-) Oso ongi!
Suprimir