2012-02-27

Sekretuari plasta!

 
HITZA: DZIRDZARTADA

Mingainaren zaplasteko bat izan zitekeen, eztarrian trabatutako bihurgunea; edo begiradaren masaileko bat, betileen korapiloa. Eskua bete hizki eta plasta! Eskua bete jolas eta plasta!

Ez dena izateko ere balio dezake halako hitz luze, berezi batek. Jolaserako gogoa duten hitzak dira horrelakoak. Zaplasteko izan behar eta izan nahi ez duten horietakoak. Zaplasteko izatetik laztan izaterako saltoa halako hitzen magiak soilik ematen du.



AFORISMOA: Pipiak jandako sekretuak

Bazen behin aho parean zapi zuri bat jarrita ibiltzen zen (bizilagun bat?). Ezpain arteko korapilo guztiak pinporta gorri bihurtzen zitzaizkion zapi zurian.

Aspaldian zapia gorritu egin zaio. Zapia zauritu egin zaio nahigabe. Zapi zuria zulo handi bat da orain, gordeta egon beharrekoen ihestoki. Inorena ez zena denena bihurtu da. Hori gertatzen zaie galdutako sekretuei.


HAIKUA

Izerdi tantak
edalontzi batean
egarrituta




6 comentarios:

  1. DZIRDZARTADA
    Ahoskatzeko bai hitz zaila! Eskertuko nuke kontsonanteren bat edo beste pipiak jango balizkio.

    ResponderEliminar
  2. Oso ederrak biak: aforismoa eta haikua; majina eskasagoak argitaratzen dira! Zureak, Irati, argitaratzeko asmorik bai?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Tira saiatzen gara irudimenari tira egiten! Argitaratu? Zuengana iristea lehenengo pausoa da... eta bai... pausoen atzetik ibiltzen jarraitu beharko dugu, ezta? Eskerrik asko, Amesti!

      Eliminar
  3. Hitz kilometrikoegia osatuko genuke. Jeje. Segi jolasean!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. kilometrikoegia... hori bai kilometrikoegia! ;-)

      Eliminar