2012-04-03

ITAKA (Lehiaketak_2012-3-10)



Ume baten begiradak ezinezko ipuinak kontatzen ditu. Ume baten begiradak hankaz gora jartzen du irudimena. Ume baten begirada hiztegi ibiltaria da, amaitzen ez den jolasa, araurik ez duen kaosa. Ume baten begirada irakur daitekeen libururik ederrena da, ukitu daitekeen haize boladarik indartsuena. Martxoaren hamarrean Itsasne eta Ixiar Saavedra Baztarrika amatxo Idoiarekin Segura Irratian izan ziren. Maddi Aiestaran Iparragirre aitatxo Benitorekin etorri zen. Eta ongi pasa genuen. Ongi ez, primeran! Kontari eta kantari aritzeaz gain, Maddonarekin, Manu Chaorekin, Itoitzekin... dantza egiteko aukera ere izan genuen. Haur kozkortzen hasiak badu, badu zerbait berezia. 

Beasaingo idazlan lehiaketa izan genuen hizpide. Hirukotearekin batera Lierni Garmendia ordiziarrarekin, helduen mailan poesia eta prosa alorrean lehenengo saria jaso duen idazle gaztearekin, solasean aritu eta Pakistanerainoko joan-etorria egiteko aukera izan genuen. 

Goizeko beste gonbidatuetako bat Joxe Mari Iparragirre izan zen, abila zela (Joxe Mari) Aitor Albistur eta Iñigo Legorburuk kontatu ziguten. Iparragirre sarietan saridun atera den bikoteak. 

Martxoaren 10eko irratsaioa irribarre pilaketa bat da, eta irribarre pilaketen gainaldean badakizue zer egoten den... ez dakizuela? Saioa entzutea onena, orduan!



2 comentarios:

  1. Oraina ona da eta etorkizuna hobea. Ederrak sarituek irakurri dituzten lanak. Ea laster beraien liburuak irakurtzeko aukerarik dugun!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Lehiaketa hauek hori dute ona, Jon. Lan sarituekin liburu ederrak argitaratzen dituztela. Iparragirre sarietan, esaterako, Felix Maraña editoreak sekulako lana egiten saritutako lanak goxotasun handiz argitaratzeko. Segi hauei arrastoa, Jon, urrutira iritsiko dira eta!

      Eliminar