2012-09-03

ALBERTO ETA JUAKIN




(purito eta contador)

Covadongako lakuetara bidean Contadorrek tira Puritok eutsi, Contadorrek tira Puritok eutsi, Contadorrek tira Puritok eutsi... eta Irati begira telebistaren bestaldetik, bi txirrindulariei ikuskizuna eskertuz. Jakin mina sortu dit egoerak: zer esaten ote diote elkarri (zerbait esaten ote diote elkarri?) Contadorrek behin eta berriro metro batzutako abantaila hartu eta Puritok behin eta berriro parera iristea lortzen duenean?

Jakin mina irudimena da eta irudimena jolasa. Bi txontxongilo hartu ditut esku banatan, Alberto eta Juakin, eta elkarri begira hizketan jarri ditut. Telebistaren bestaldea urrutitxo dago eta telebistaren alde honetara ekarri ditut bi kirolariak.


CONTADOR: ez al duk etsi behar?

PURITO: etsi etsaiaren aurrean? Hik zer egingo huke?

Ni hi banintz?

Bai, imajina ezak mailot gorria duala jantzita eta nik tira egiten dudala eta hi...

Baduk tira egiteko indarrik?

Proba egin beharko nuke...

Proba egingo diagu?

Mailot gorria utzi behar diat horretarako?

Ni hi eta hi ni izan behar bagaituk...

Eta gero itzuliko didak?

Mailotak itzuli egiten dituk?

Mailotak lapurtu egiten dituk...

Ni ez nauk lapurra...

Nik ere ez nikek lapurra izan nahi...

Ez duk etsi behar, orduan?

Etsi? Nahiago diat eutsi...

Eta imajinazioarena...

Imajinazioak tira egiten dik eta errealitateak eutsi.

Baina, saiatzen jarraitu behar diat? Hik zer egingo huke?

Ni gozatzen ari nauk.

Bai, ni ere bai. 

Bostekoa emango didak?

Mailota emango didak?

Bostekoa lapurtuko diat?

Mailota lapurtuko diat?

2 comentarios:

  1. Gozatu ederra ari gara hartzen, bai, aurtengo Espainiako Itzulian. Etapa ikusgarriak, eta garaipenerako borroka ere bikaina. Elkarrizketa polita pantailaratu duzu, Irati! Munduko Bolak gauzak aldatuko al ditu?

    ResponderEliminar
  2. Atzoko etapa zoragarriaren aurretik idatzitako mezua da, ezta? Badirudi Munduko Bola lehenago lehertu dela...

    ResponderEliminar