2013-01-30

ITAKA (Rikardo Arregi Diaz de Heredia_2013-1-19)


Gogaikarria da edo polita. Nekagarria ere izan daiteke batzuetan. Edo zirraragarria. Izan daiteke oztopo bat bidean. Edo orrialde desegokian irekitako hiztegi bat. Edo masusta bat, gozoa eta mikatza aldi berean.

Errepikatzen den hura ez da sekula berdina izaten. Izan daiteke lehenengo beltza, eta gero beltzago; edo izan daiteke zuria eta gero urdinago.  Errepikatzen den hura ez da sekula berdina izaten. Errepikatzen den hark beti izaten du, ordea, bihotza norantza berean uzkurtua. Bihotza diot... esan nezakeen behatz lodia.

Errepikapenetan hori gertatzen baita, bihotzak behatz lodi bihurtzen direla edo poeta baten eskumutur hautsi.


Gogaikarria da edo polita. Nekagarria ere izan daiteke batzuetan. Edo zirraragarria. Izan daiteke oztopo bat bidean. Edo orrialde desegokian irekitako hiztegi bat. Edo masusta bat, gozoa eta mikatza aldi berean.


Gogaikarria da bitan esan beharra. Edo polita, polita  ere bada bitan esan beharra.  Errepikatzeak hori du, beltza beltzago bihurtzeko boterea, edo zuria urdinago. Bitan esan behar izaten direnak, tarteka, kolorgeak izan arren.









Rikardo Arregi Diaz de Heredia- > Zorrotz eta sakon, hitza hitzari oparituz. Poliki, isiltasunari toki eginez. Poesiak behar duen denbora guztia poltsikoan eramaten du gordeta.Badaki gordetzen eta erakusten, badaki esan behar bada bitan estan. Badaki bitan esan beharrekoak esaten. Gssteiztarra, poeta. Hari hauskorrak eta kartografia lanekin Kritika Saria irabazia. Bitan esan beharra poema liburua oparitu dio 2012ari eta oparitu digu guri. Irakurleoi.

Egun on, eta...

egun on...

birritan eman genizkion eskerrak elkarri. Hala sentituz gero, zergatik ez? Sentitzen dena sekula ez dagoelako soberan...


2 comentarios:

  1. Zer ote da zu izatea... Ederrak Rikardoren olerkiak eta ederra berari egindako elkarrizketa ere. Tarteka gustora entzuten dira poetek esateko dituztenak. Besarkada bat!

    ResponderEliminar
  2. Zer ote da zu izatea, Mikel!Zer ote da zu izanez irratsaio hori entzutea?

    ResponderEliminar