2013-02-18

Harpa gainean kulunka


HITZA: LERI

 "Falta zitzainana, Irati!". Jolas berria asmatu diot neure buruari. Ordenagailu aurrean jarri eta existitzen direla ez dakidan hitzen bila hasi naiz. Hiztegi Batuko web orrian "anketa" idatzi dut (idazteagatik; batzuetan gauzak horrela egin behar dira, hatio), baina, hiztegi batuaren erantzuna: ez da aurkitu. "Asmazan beste bat, Irati"... mmmmm... eta leri bururatu zait (ez dakit zergatik, hatio) eta leri idatzi dut hiztegi batuko leihotxoan, eta zer zirrara erantzuna jakin bitartean, eta ze poza "zabua, kulunka" irakurri dudanean. Leri. Iparraldean erabiltzen omen dute.  "Segi zan jolasean, Irati" . Jarraituko dut, jolasean... eta oinekin hodei-zeruak ukitzen, umetan bezala, baldin eta izter-ipurdi-aldakak leriaren zabalean sartzen bazaizkit!


AFORISMOA: "Harpa jo nahi ez eta adarra jotzen ikasi zuen"

 ... eta hori dena musika eskolatik kanpo, mingaina ateraz eta ingurukoei musika doinuak belarritakoetan zintzilikatuz. Eta hori dena zerbait erakutsi nahi ez eta guztia ezkutatzen duen baten jarrera berarekin. Izan eta ez den jarrerarekin.
Bikain jarri zioten. Eta adarra jotzeaz gain, harpa jotzen ere ikasi zuela ulertu zuen berak. Orain kontzertuak ematen ditu. Eta hartu ere bai. 



HAIKUA:

"Teilatupean
iluntasuna busti
egin daiteke" 
 

1 comentario:

  1. Azken batean horrela sortzen dira hitzak ezta? Hitzari dagokion esanahia bilatzeak ematen ditu lanak, ala esanahiari dagokion hitza bilatzeak? Oiloak ala arrautzak? Segi hiztegia aberasten.

    ResponderEliminar