2013-10-09

ITAKA_Koldo Zubeldia_2013-9-28




Beti da gozoa Koldo Zubeldiarekin Itaka saio bat partekatzea. Beti da gozoa aurrez aurre eseri eta irribarreak elkarri oparitzea, muxuak gorriaraztea, ikastea, orrien zalapartan olerki harrapaketan jolasean ibiltzea. 

Irailaren hondarrean lau urte bete genituen lehenengoz Koldorekin jolasean aritu ginenetik. Eta ez gara aspertzen; alderantziz, elkartzen garen aldiko gehiago gozatzera iristen gara. Horratx froga: pertsonen ezagutzen ez dago mugarik.




 Ezkaratzetik atalean Asier Iriondo aritu zen Ederlantzen-en inguruan. Koxk egiten badiozue ez zarete damutuko. Lana bizi eta biziarazteko modu bat, lana edertzekoa.



Joxe Goikoetxeak mahatsondoetatik zintzilik basherria hitza kulunkatu zigun...


eta Mandiotik atalean ni neu aritu nintzen autobus-bideetan neure egindakoez.



1 comentario:

  1. Ederlantzen bideoa ikaragarri gustatu zait. Ekimen bikaina Ederlenekoena. Koldo Zubeldiaren ekarria ere aberatsa, beti bezala. Segi bixkor!

    ResponderEliminar