2015-05-13

ITAKA_Idoia Granizo_2015-5-9

Ekaitz eta Idoia Segura Irratian_2015-5-9

Ni zure ezaguna naiz, zu haren ezaguna zara eta hark ezagutzen du beste norbait. Horrela sortzen da sare mundutarra. Horrela iritsi zen Idoia larunbatean irratira ni zure, zu haren eta hura gainerakoen lagun delako. DBH 4.maila egiten ari da Altsasuko institutuan eta besteak beste idaztea izugarri gustatzen zaio: Hausnartu, sentitu eta begirada zorroztu ondoren paperean irudikatzen ditu hitzez literatur marrazkiak. Zeharkako txirula jotzen du eta bertsotan ere aritzen da. 

Larunbatean ezagutu genuen elkar, solasean aritu ginen luze eta zabal, eta bere altxorrik preziatuenak irakurri eta abestu zizkigun irratian. 

Honatx gozagai Idoiak eskainitakoa. 




2 comentarios:

  1. Taylor eta Laurenten serieak eta integral konplexuak utzi (hik ere izango ditun gogoan, analisiarekin izandako liskarrak, behin Rtik aterata) eta neure buruari tarte bat eskaintzeko asmoz, play. Eta ez zait, ba, hasi Filologo Jauna x eta y eta ekuazioak eta kaka! Matematikaria esaldi borobilenaren bila (jarraitua, C infinitu klasekoa eta bidea, ahal bada, leuna), eta artean filologoa zenbakien atzetik (munduak tarteka behar du aldrebes biraraziko duen norbait?).

    Eskerrak gero ametsak etorri diren. Ametsak eta bibotea, Monsieur Le Blanc eta Sophie eranztean hurbildu zitzaidan neskato hura, institutuko pasilloan, gelatik atarirako bidean. Ametsa... ametsa izan daitekeelako salto egin eta gorputza airean sentitzea. Ametsa izan daitekeelako gora egin eta gora jarraitzea. Eta, zeure burua goian sentitzean, airean buelta ematea. Ametsa izan daitekeelako... lege fisiko guztiak haustea, adibidez, gimnasia egitean.

    Eskerrik asko tarteagatik, kuadrilla! Muxu literario konplexu bat erdi bana (zuek aukeratu parte erreala zeinek ta irudikaria nork hartzen duen ;D ) Eta especie de padre adoptivo horri... besarkada estu bat, erreza delako bera ondoan sentitzen.

    ResponderEliminar
  2. :-D Eskerrik asko zuri, prexioxa! Egunari irribarre bat gehiago oparitzeagatik! Heldu gogor belarritik Taylor eta kuadrillari!
    Ezkabako botilen artetik jasotako muxu berezia zuretzako!

    ResponderEliminar