![]() |
Jose Luis Asensioren Ixa Asap! liburua |
Ustekabean dena gerta daiteke, eta ezer gertatu ez den sentipena izan. Ustekabean
kontzientziak kopeta urratzen du eta pentsamendua orbain bihurtu. Ustekabean
ipuin batek hozka egiten dio beste bati eta izuaren aurpegian hitzak tatuatzen
dira, irudiak kontatzen dira eta bat-bateko ustekabean oihu isil batek mututzen ditu esan gabe utzitakoak. Ipuinak
lotzen dituen korapiloak hori du ederra, korapilo dela, eta baldintzarik gabe errealitate dela bere
askatasunean.
Jose Luis Asensio -> Etxarri Aranatzeko idazle gaztea, Iruñean bizi dena. Lau ipuin biltzen dituen "Ixa Asap!" bere lehen liburuaz aritu ginen solasean irratian ekainaren 20an.
No hay comentarios:
Publicar un comentario