2016-11-25

ISPILUA ZURETZAT


Batzuetan begiak itxita jartzen naiz ispiluaren aurrean.
Batzuetan ipuinak asmatzen dizkiot nire pentsamenduari.
Batzuetan nitaz erotzen naiz.
Eta orduan akabo,
hiru zentimetro gutxiago neurtzera iristen da nire itzala
eta nire izaera nanotu egiten da.

Ispiluaren aurrean jartzen naizenetan
begiak itxiko ez banitu,
desagertu egin naizela ikusiko nuke.
Eta orduan akabo.

Nire begiek ez dute ubeldura arrastorik,
nire hortz-arteak ez du odol arrastorik,
nire saihetsak osorik daude,
hankak ibilian dabiltza,
baina nire beldurra dardarka bizi da
iraintzen nauzun aldiro,
gutxietsi eta mehatxatzen nauzun aldiro.

Ispilu bat oparituko nizuke gustura
ikusten ez diren irain eta mehatxuen
oihartzun bihur dakizun.

Ispilu bat oparituko dizut.
Nire egin zenuen ispilua zuretzat.

Nik ez baitut desagerrarazten nauen ispilurik nahi. 

2 comentarios:

  1. Hunkigarria, Irati. Lau haizetara zabaltzea merezi duen hausnarketa.

    ResponderEliminar
  2. Kilkerrak egin dezala kantu orduan!

    ResponderEliminar