2010-02-24

ERANTZUNGO BAZENIT...


Gustura galdetuko nizuke, akaso begietara begira;

gustura galdetuko nizuke, adibidez zer den poesia.

Begien itsas-lerroan izurde baten saltoa,
ezpainen izerdian gozoki baten dantzaldia,
urmael bat sutondoari zirika.

Gustura galdetuko nizuke, akaso begietara begira;
gustura galdetuko nizuke, adibidez zer den poesia.


Haizearen korapiloan hari mutur bihurria,

masailen gorrian malko baten eztena,

iratxo bat ipuin baten erdian.


Gustura galdetuko nizuke zer den poesia.

Gustura galdetuko nizuke, zergatik ez, begietara begira.

2 comentarios:

  1. Gustura eskatuko nizuke, akaso begietara begira;
    gustura eskatuko nizuke, azaltzeko zenbakien magia?

    Nik ere ikasi nahi dut idazten. Zuregandik ikasten utziko?

    Ondo izan

    ResponderEliminar
  2. Nik irakasten dizudan neurrian zuk niri irakasten badidazu, aurrera! Ni prest bidea zurekin egiteko!

    ResponderEliminar