2010-02-10

OSTEGUN GIZENA ETA TXORIMALOAK


Mozorroa janzten dugunean aurpegia bizkarrean eransten zaigu.



Aste batzuk luzeagoak izaten dira, beste batzuk laburtu egiten ditugu (batez ere isatsa luzatzen diegunean); asteburuak zubi bihurtzen ditugu askotan, igerian datozen errekek itolarria sentituzen dutenean adibidez. Egunak argal esnatzen dira sarri, loak irentsitako orduen gosez. Badira ordea, egonean gizentzen direnak ere. Ostegunak izaten dira gehienetan, otsaileko ostegunak, mozorroz jantzita iristen direnak. Elurra ari zuen egun batean gizendu omen zen osteguna. Hotza berotu nahian jertse mordo bat jantzi zituen ostegunak mozorroaren azpian. Eta gizajoa gizendu.



Ni ere mozorrotzen nintzen hamar, hamaika, hamabi urterekin. Gogoan dut txorimaloz jantzi nintzeneko hura; elurra ari zuen gaurko antzera. Dantza egin genuen Mielotxin panpinaren inguruan. Kuriosoa da, baina, mozorrotzen diren egunen aurpegiak ez dira hain erraz ahazten.



Mozorroa janzten dugunean aurpegia bizkarrean eransten zaigu.

1 comentario:

  1. Aupa Txorimalo: Niri sorginak eta sorginkeriak betidanik liluratu eta erakarri izan naute; Mari sorginaren miresle itsua naiz, eta maiz, egiten dut hegan Murumenditik Anbotora. Nire mozorroa: SORGINENA.

    Mari

    ResponderEliminar