2010-05-04

Bertso afaria (2010-3-26): grabazioa


Lortu dut! Burugogorrok horixe dugu gure alde: etsitzea kosta egiten zaigula. Martxoaren 26an ikasle, guraso eta irakasleok antolatutako bertso afariko grabazioa zintzilikatu dizuet. Azken hogei minutuak ez dira ongi entzuten baina... bitartekoa gozatu! Klik egin beldurrik gabe eta zapaldu play irudia.

Pili mila-mila esker, burugogor honen akuilu izateagatik!

5 comentarios:

  1. Aupa Irati: Ez dakit nola adierazi, baina, bertso saioaren grabazioa noiz entzungo zain, irrikaz nengoen.
    Beraz, mila esker bertso zale honen gose nahia asetzeagatik.

    ResponderEliminar
  2. orain badakizu nola egiten dan orain gure irratsaioa jarri ezazu oraindik ez duzu jarri eeee

    ResponderEliminar
  3. Bai, egia Gorka, hori ere jarri beharrean nago. Ea laster egiten dudan!

    ResponderEliminar
  4. Mila esker Irati bertso saioa blogean zintzilikatzeatik; aspaldiko partez, aukera ederra daukagu Ekaitz eta Arkaitz Goikoetxea, bertsolari handiak, entzuteko eta beraiekin gozatzeko. Saio ederra hirukote, bai,Oian ere fenomeno bere lehen urratsetan.

    ResponderEliminar