2010-05-19

Itaka (Askatasuna Institutuko ikasleak_2010-5-15)


Ostegun arratsaldean Burlatatik Segurara egin genuen bidaia azken hilabeteetan prestatuko irratsaioari ahotsa jartzeko. Batxilergoko lehenengo mailako "Testuetan Sakontzen" ikasgaiko zenbait ikaslek irratigintza lantzea erabaki zuten eta egindako lanaren uzta eman (eta jaso) zuten ostegunean: larunbat goizean Segura Irratiak eskaini zuen saioa grabatu zuten.

Irratsaioaren gai nagusia: UMOREA. Gozagai: testuak, errezetak, txisteak, anekdotak, lehiaketa eta Anjel Alkain aktoreari egindako elkarrizketa ederra. Ikasteaz eta ikasitakoa erakusteaz gain, arratsalde gogoangarri bat pasatzeko aukera izan genuen guztiok.

Esatariak: Iker Alfageme, Amaia Barber, Iosune De Goñi, Ander Etxetxikia, Amets Garrues, Saioa Leria eta Sara Muerza.

Laguntzaileak: Ekaitz eta Irati Goikoetxea.

Gozatu irratiaren majia!

3 comentarios:

  1. jo ba ze ondo irati hori da irratigintza lantzen duzue burlatan ala ondo ordun zuen sustitutuak izango dira itaka irlan gora gaztekk irratian

    ResponderEliminar
  2. Aupa Irati!
    Hasieran lotu samar nabari bazaie ere, bere osotasunean irratsaio bikaina egin zuten zuen ikasleek, umoretsua eta alaia. Segi horrela, ikasleei bide berriak erakutsi eta motibatzen.

    ResponderEliminar
  3. Goierritik, Goierrin, aukera izan dut Itaka irratsaioa entzuteko. Umoreari umorea jarriz,benetan bikaina gaztetxo horiek prestaturiko saioa. Angel Alkaini eginiko elkarrizketa, zoragarria. Bejondaizuela kuadrila.

    ResponderEliminar