2010-08-28

Itaka_Santiago bidea Gorkarekin-2010-8-14


Mendiak bezalaxe, irratsaio bakoitza ere berezia izaten da. Bera, bakarra eta ezberdina. Abuztuaren 14koa ere berezia izan zen. Santiago bideaz aritu ginen, abuztu hasieran bi astez bidea egiten aritu den Gorka Santestebanekin. Eta sentsazioa horixe: bera bideko arrastoak azaltzen ari zen bitartean gu ere bidea egiten ari ginela. Bidea egiten bere esanahirik zabalenean. Bidea egitea ez baita oinen joanean aurrera egitea bakarrik. Bidea egitea sentsazio, bizipen, eta gogoeten zurrunbiloan igerian (estilo guztietan) aritzea baita. Eta harreman sarean bizitza guztirako korapiloak harilkatzea.
Gorkak berak Santiago bidean egindako lagunekin (Murtzia, Castellon, Uruguai, Hungria, Italiako... lagunak) zuzenean hitz egiteko aukera izan genuen; Gorkak Burgoseraino egin zuen bidean aurrera jarraitzen baitzuten gainerakoek. Abuztuaren 14an munduaren muturrak lotu genituen Itakan eta bildutako hausnarketak entzun eta gozatzeko modukoak dira.
Besarkada estu bat Dani, Luis, Jose, Osvaldo, Ana eta kuadrila guztiari, elkar ezagutu gabe telefonoaren bestaldetik konfiantza osoz solasean aritzeagatik. Besarkada lindo bat.
Eta Gorkari... mila esker. Bizitako esperientziaren gozoa dastatzeko aukera emateagatik.



BIDEA

ARGIA

PAUSOA

ESKUA

2 comentarios:

  1. bikain saioa irati merezi zan du bideak egite zoragarria

    ResponderEliminar
  2. Merituaren zatirik handiena zurea da. Zuk egin zenuen bidea, eta zuk jakin zenuen hori guregana iristen. Mila esker!

    ResponderEliminar