2010-09-27

BEHIAK GURUZBIDEAN ZALANTZA EGIN ZUENEKOA..


HITZA: ITTULARI


Ittulan (itzulan, behitzulan) egiten duena. Bidea zabaltzen duena; behiari (edo idiari) bizkarra (edo ipurdia) ematen diona. Pausoa arrasto bihurtzen duena. Imajinatu... ittularia, bi behi uztarrian lotuta, behiak goldeari tiraka eta atzean baserritarra.

Izugarri gustatzen zait garai bateko kontuak entzuten egotea, ikusi gabekoen marrazkia nire erara irudikatzea.

Ez dakit ittulari ona izango nintzatekeen... ez dakit arrastoa zuzen egiten asmatuko ote nukeen...



Aforismoa: "Zein da ateo baten guruzbidea?"


Bekatuetan sinesten ez duenak bekaturik egiten al du?

Guruzbidea: gurutzez beteriko bidea.

Guruzbidea: aukera bat baino gehiago eskaintzen dituen bidea. (Bidegurutzea)

Ateoa ez denak, erlijio bati itsu lotuta bizi denak, guruzbiderik badu?

Nik aukeren aniztasunean sinesten dut... bidegurutzeetan.

5 comentarios:

  1. Ni ere halaxe nabil bizitzan, deabruekin tratuan,
    nahiago baitu bizi pekatutik baino pekatuan.

    ResponderEliminar
  2. Adibidez... pekatu txikiren bat kontatzeko bai?

    ResponderEliminar
  3. Pekatuek ez dute tokirik nire hitegian. Baina apaiz, eliztar askok pekatutzat hartu izan dituzte orain arteko nire zenbait hautu-mautu. Bataiatu gabe egotea, 1991n, hamaika urterekin, inguruetan belarritakoarekin zebilen mutiko bakarrenetarikoa izatea,...

    Kuriosoa da baina orduan nire hautuak kritikatzen dituzten gehienek ez dute ez sendotzarik egin ez elizarik zapaltzen, eta belarrietatik tira egiten zidaten mutilek zintzilikarioak besterik ez dituzte egun belarrietan.

    Zerk, noiz, zergatik, nola izendatzen dira pekatuak? Pekatuak nola uzten dio belaunaldi batetik bestera pekatu izateari?

    Pekatua beldur eragiletzat erabili izan edota erabiltzen dutenei horixe baino ez, nahiago dudala pekatutik baino pekatuan bizi.

    ResponderEliminar
  4. Ba, nire ustez, ittulari dabilenak hobe du guruzbideetaz ahaztu. Behiak galtzen ez bazaizkio errezatzen hasiko dira agian eta, orduan, zer?

    Ateoa bekatuetan? Nok dio? Hark ez, beste inor bekatuetan dabilela esango ez duen antzera. Beste batzuen ustez ordea bai, noski egiten duela bekaturik. Hori epaileak erabakitzen du, ezta? Eta ez egileak.

    Ateo baten guruzbidea... kultura pixka bat bereganatu nahian erlijioak noraino jorratu behar dituen asmatzea adibidez?

    Uste dut ni ere bidegurutze baten erdian nagoela, ez dakit zein esaldirantz egin.

    Muxu korapilatu bat!

    ResponderEliminar
  5. Zortzi-bederatzi urterekin, oraindik mutiko mozkotea nintzela, aritutakoa naiz ittulari moduan, Mekola baserrian. Osaba Martinen agindupean arrastoari heldu eta era zuzenean, artasoroa lantzen genuen, ondoren, artoa erein ahal izateko.

    ResponderEliminar