2010-09-30

HI!


Asteartean ikasturte berria hasi nuen hizkuntza eskolan. Argazkiak aditzera eman dezakeen arren, ez, ez naiz txinera ikasten hasi. Akaso egunen batean... olerkiek estetika, doinu, esentzia ezberdina izango lukete... ez dakit leunagoa ala gogorragoa, ez dakit hotzagoa ala beroagoa... Hizkuntzen doinua dela eta hausnarketan nabil egunotan. Kanariar bat daukagu mintegian, euskara tutik ere ulertzen ez duena. Ulertu ez arren, hizkuntzak entzun egiten ditugu, eta lehengoan zapla! bota zigun Josek, La Palmaseko lankideak. Euzkaraz entzuten gaituenean haserre aritzen garela iruditzen omen zaio. Haserre tonua omen du euskarak. Habláis como si estuvierais enfadados!

Kontuak kontu Confucio filosofo txinarraz hitz egin nahi dizuet gaur. Asteartean ikasturtearen aurkezpenean ingeleseko irakasleak ahotan izan zuen Confuciok esana, eta Unibertsitateko bigarren mailan irakasle batek esan zigun gauza bera errepikatu zigun.

"Kontatu egin zidaten eta ahaztu egin nuen, ikusi eta ulertu egin nuen, egin eta ikasi egin nuen".

Ingelesez idatzi zigun esaldia Carlosek:

"Tell me and I´ll forget; show me and I may remember; involve me and I´ll understand".

Carlosek hizketan jarraitu zuen (auskalo zer gehiago esan ote zuen! Ingelesez zerbait ulertuko badut, bost zentzuak adi izan behar ditut, begiak atera beharrean), pentsamenadua involve aditzean korapilatu baitzitzaidan. Inplikatu; egiten duzun hura zure sentitu, sentitzen duzun hura egin dezakezula sinetsi. Eta egin. Horixe baita ikasi eta aurrera egiteko modu bakarra.

Kasualitatea izango da, baina, irailaren 28 batez jaio zen Confucio.

Ba horixe; INVOLVE! Ea egunen batean ingeleseko testutxoren bat zintzilikatzen ausartzen naizen. Bye!



2 comentarios:

  1. Oh yes, we want to read your words in english! You are a really good writer, I think you are good writing in english too.

    Ez, nik ez diot inglesa irakasleari hitz bakar bat ere ulertzen. Eta, idazten hasten naizenean ez dakit jarri nahi nuena jarri dudan edo ez.

    Gustora egingo dut zure inglesezko testuak ulertzeko ahalegina!

    ResponderEliminar
  2. I don´t think I´m good writing in english. I make a lot of mistakes! ;-P Beno, eta hizketan, eta entzuten...

    Ahalegin handirik ez da egin behar nire testuak ulertzeko; oso gauza sinpleak idazten ditut! Ea, ea aurten aurrera egiten dugun!

    ResponderEliminar