2010-09-13

IKUSI MAKUSI... ZER IKUSI?


HITZA: ARAITZ

(h)ara, (h)itza! Argazkiak tira egiten diolako irudimenari. Badirudi Araitz bailarari (Nafarroa) begira edozer idatz daitekeela. Eta idazten duzun hori idatz daitekeen gauzarik ederrena dela gainera!

(h)har (h)aitz(a) . Harkaitzak tira egiten diolako eskuari, hartzeko agintzen. Esku ahurra dirudi bailarak; eta eskuko hatzek gora egiten dute, harkaitzetan gora, belazeetan gora.




AFORISMOA: "Ezkutaleku bikaina aurkitu zuen. Begiak itxi zituen. "

Gogoan dut ezkutaketan jolasten ginenean denon bistan ezkutatzen zen lagun hura. Begiak ixten zituen mukizapiarekin. Bost urte zituen. Eta beldurra edozeri.

Bere burua iluntasunean ezkutatu, eta besteok ikusten ez genuela sinesten zuen.


8 comentarios:

  1. Araitz Bailara: ederra, ikusgarria. espektakularra...Euskal herriak ba ote beste bat bere parekorik, eta hori, euskal herria bere osotasunean oso ederra delarik.
    Ar5aitz

    ResponderEliminar
  2. Atallo, Arribe, Betelu, Intza, Gaintza, Uztegi, Azpiroz, Lezeta, Errazkin, Azkarate... ingurua ezagutzen ez duenarentzat hortxe ibilaldi polita. Nik estimu berezia diot Araitzi, aitona Patxi Atalluko Mekola Bordan jaio baitzen.

    ResponderEliminar
  3. Ikusi makusi, ezetz ikusi...: Ikustezinik ikusgarriena: Jainkoa

    ResponderEliminar
  4. Urtero-urtero gainekaldeko behatoki zoragarri horretara, Irumugarrieta edo Intzeko dorrera, hurbiltzen naiz, bertatik, luze eta zabal, aurrez aurre dudan kuadro eder hori ikusi eta gozatzeko.
    Benetan plazerra da bertaratu eta bizi naturak eskeintzen diguna paraje hauetan.

    ResponderEliminar
  5. Monumentala, bai, Ttutturretik Balerdira zabaltzen den mallo zahar eta ikusgarri hori!
    Mendiak hori dauka: ezer gutxi kenduta asko ematen digula.

    ResponderEliminar
  6. Araitz: Hara hitza, eta hara ikuspegia. Belarrak harriari muxu ematera joateko duen ezkutaleku. Noizbehinka, hodeiak begira ez daudenean, zerua ere joaten da harrizko mendi handiei urrunetik ekarritako sekretuak kontatzera. Eta, sekretutxo heriek haizeak zabaltzen ditu batzuetan. Handik zabaltzen da Nafarroa osora idazteko inspirazioa. Nik hara joko dut aurten filologo jaunak bidakitako lanak egiten ez dakidanean.

    Aforismoa: Bai, grazia egiten digute ostruken antzera ezkutatzen diren haurrak. Baina, zergatik egiten dute hori? Atzera begiratuta... hamaikatan tapatu izan diet aurpegia lehengusina txikiei eta "Ez dago Elisa (edo Maite)" esan. Beraz, badute begiak ixtean ezkutatu direla pentsatzeko arrazoirik.

    ResponderEliminar
  7. Zoragarria Leire!

    Eta lasai filologo jaunarekin; inspirazioa pauso txikietan dago. Kontatu egunero zenbat pauso ematen dituzun... ezinezkoa da inspiraziorik gabe gelditzea!

    ResponderEliminar
  8. Oso polita Leire idazteko modu , era hori; bertan antz eman dezaket hitzekin jostatzea eta buruari eragitea gustuko dituzula.

    ResponderEliminar