2010-12-22

NEGUA



Negua
izerdia izoztu zait betileetan,
elurrezko panpinak zain daude zinema-aretoetan.
Negua
isiltasuna haizearen soineko.


Negua
begirada elur-maluten argi,
behe-lainoak irentsi du pelikula.
Negua
pauso bat irrintzi arrasto.

Negua
zenbat aldiz mozorrotu da eguzkia...
zenbat aldiz itxaron dio erlojuari...
zenbat aldiz egin du korrika lainoen aurretik...



Negua
ogi-mamiak egun bustien ondoan,
gosea su garren bazkari,
sutondoan eseri da eguzkia.

Negua da... negua argia da, irria, esku baten berotasuna.
Negua hegan dabilen itsasoa da,
metafora baten irribarrea.
Negua gozoki bat da, bizitzari hozka egiten dion gozokia.

Negua da... negua txorien begirada da, etorkizuna ispiluan kateaturik.
Negua kanpaia-hotsen zirrara da,
hasperen baten ipuina.
Negua izozki bat da, bizitza urtzen duen izozkia.




3 comentarios:

  1. Negua barrurako egina dagoen urtaroa dela esaten da, bizidun ugari lozorrorako bidea hartzen du; baina, kanpoan ere bada ongi pasattzeko eta gozatzeko beta eta modua, ez al da horrela , Irati? Urtea ongi bukatu eta Urte Berri On Oparoa!Zure jarraitzaile sutsu baten partetik.

    ResponderEliminar
  2. ZE POLITA ARGAZKIK ETA HITZAK NEGUA ZER DA ,ELURRA, HOTZA IZATEN DA ETA ETXETAN SUE EPELEAN NOSKI NEGUA ISILTASUNA DA NEGUA HOTZA DA NEGUA GOXOTASUNA DA NEGUA HOTZA DA BAIÑA NEGUN NEGUKI

    GORKA

    ResponderEliminar
  3. Mila esker Haritza! Zuk ere ongi bukatu urtea eta datorrena zoragarria izan dadila zuretzat ere!

    Muxu bat Gorka! ;-) Ongi ibili! Urte berri on!

    ResponderEliminar