2011-02-11

EGIN APUSTU ZURE BURUARI (XVIII)


MAGIA. Magia da... begiratu eta ikusi duzun horri kolorea aldatzeko gaitasuna izatea. Magia da... esaera zahar baten atzean dauden zimurrak maitatzen ikastea. Magia da... esaldi baten hitzekin ilea bilduz, txirikordak egitea. Magia da... eguzkiaren argiarekin sua ur bihurtzea. Magia da... matematikaren pikardiari lotsagabe erantzuten asmatzea.


1

3

13

12

16

11

2

7

4

5

14

9

15

10

8

6



KARRATU MAGIKOAK

MAGIA. Gaurko problemaren muina. KARRATU MAGIKOAK. Karratu magiko batean, ilara, zutabe eta diagonal guztien baturak bera izan behar du. Goiko karratua 1-etik 16-ra bitarteko zenbakiekin dago osatua. Baina, bakarren batek (bakarren batek, ja!) bi zenbaki pare tokiz trukatu ditu eta karratua orain ez da magikoa! Karratua magikoa izan dadin, zein dira tokiz aldatu behar ditugun bi zenbaki pareak?


Bitxikeria modura (zuen ahaleginaren opari), hara matematikak ikasgelatik kanpora salto egiten duela ziurtatzen diguten beste bi adibide eder. Ezkerreko irudian Bartzelonako Familia Santuaren katedralean dagoen karratu magikoa. Eskuinekoa Alberto Durerok 1514an margotutako "Melancolía" koadroa da. Neskatxaren gaineko aldean, kanpaiaren azpian karratu magiko bitxi bat dago, hirugarren irudian duzue ikusgai.

















3 comentarios:

  1. listo !!

    hogeita hamalau

    3 <--> 8
    14 <--> 16

    egunen baten neuk ipiniko dotzut buruketa nire blogean, ia asmatzen dozun!

    oso ondo pasetan dot hamen !!

    ResponderEliminar
  2. Ni armonia irakaslearen zenbaki magikoei buruz galdezka eta zu karratu magikoak marrazten. Agian filologo jaunak eta biologo jaunak arrazoi dute eta badut zure antzik.

    Ea asmatu dudan (sorgin ezaugarriren bat badut).
    14 eta 16 trukatu dituzu eta 3 eta 8 da bigarren parea.

    Eta hemen nire karratu magikoa, besteok ere badakigulako zenbakiak nahasten. Zeintzuk? jaja

    16 2 4 9
    1 11 10 7
    3 14 15 6
    13 8 5 12

    Hiru muxu pare!

    ResponderEliminar
  3. Ederki bikote (Kimo eta Leire); matekide berria azaldu zaigu Leire. Leire Kimo, Kimo Leire; muak-muak. Zure problemaren zain egongo naiz Kimo... halere, lehen ere baditut zenbait Leireren zakuan zintzilik...

    Muxu potolo bana. (Muxuak zer dira hitzak baino potoloagoak?)

    ResponderEliminar