2011-03-07

MOZORROPEAN... BERDEA


HITZA: ZOPIZARTU

Goizean aurpegia garbitzearen parekoa. Begi arrasto berriak margotzeko, makarrak ongi garbitzea onena.

Aitzurra behar da lurra zopizartzeko, lurra erein, ondu edota landatu aurretik belarrak kentzeko.

Belarrak kentzea (makarrak garbitzea) erraza da, belarpean zer azalduko den asmatzea... lurra entzuten jakin behar!







AFORISMOA: "Mozorrotu... nork bere burua aurkitzeko"


Begi atzeko ilunduren garrasia egiaren erretratua da. Ahotsa mozorrotzen denean, barruak hitz egiten du... isiltasun hautsiaren izerdi nekatua. Hori baino ez da nork bere buruari egiten dion aitortza.

Aurpegi estaliak hiru begi ditu, bi ezpain pare... aurpegi estaliak berriro ikasi behar izaten du hitz egiten.

6 comentarios:

  1. Astero-astero irrikiz izaten naiz zuk blogean zintzilikatzen duzun hitza eta aforismoaren zain, bata ala bestea, aste hontakoak bikainak. Orokorrean, oso gustukoa dut zure bloga. Zorionak Irati.

    ResponderEliminar
  2. Zopizartze lanetan ibilia naiz, eta egun ere, tarteka, eskolako umeekin hor izaten gara: aitzurra hartu, belarra kendu, lurra harrotu eta xehetu, eta pronto jarri barazkiak landatzeko.

    ResponderEliminar
  3. Eskerrik asko Jaione! Bururatu ahala bururatutakoa paperean islatzen dugu, eta hauxe da emaitza! Saiatzen naiz zerbait polita, erakargarria, bitxia egiten. Benetan eskertzekoak dira zure hitzak; mila esker! Hemendik bueltan ikusi nahi zaitut maiz-maiz. Muxu bat!


    Bai, ikusi zintudan igandean, Joxe! Estilo ederra! ;-) Lan bikaina baratzan ikasleekin egiten duzuena! Bejondeizuela!

    ResponderEliminar
  4. Gogoan ditut aitonaren aitzurrak. Bai, herrian asko ditugu. Ibili izan naiz baratzean aitzurrarekin lanean. Hala ere, festetako aitzurrak ziren gehien gustatzen zitzaizkigunak. Bai, herrian lehiaketa egiten da aitzurra urrunen nork botako. Eta azpian zer dagoen? Azpian herritarren irribarre eta txaloak.

    Eskerrik asko belarrak kendu eta hitz berriak agerian jartzeagatik! Interesgarria da, eta dibertigarria.

    Muxu bat (zirkunferentziaz mozorrotuta akaso)

    ResponderEliminar
  5. Herrian, herrian... non dago herria Leire? Naparrok herria aipatzearekin dena egina dagoela uste duzue, eta hala gelditzen gara gainerakoak jakin-minez...

    Zirkunferentziaren barruan zer dago? Muxu bat!

    ResponderEliminar
  6. Badakizu non dagoen Leireren herria. Tira, Lereren amaren herria (aspaldian Leire ikusi ez duen herria). Martzillako euskaran aritzen gara gu! Bai, hegoaldekoan. Leireren herria Iruñetik Tuterara bidean erdian dagoena da. Gaztelua duen bat, hiriburutik 60 kilometrora. Pasapués eta aibaiba eta rai diai pues esaten dute Leireren herrian. Bitxia da...

    Bihar arte!

    ResponderEliminar