2011-06-03

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (XXVII)



Bai, bai, badakit matematikazaleok! Bazen garaia, ezta? Horregatik jarri nion blogari 2 + 2 = 5 izena. Zehaztasunak beldurra ematen didalako (ama! Matematikari bat zehaztasunak ikaratu egiten duela esanez..), poesiaren zimurduretan burua galtzen dudanean ostiralek problema izateari uzten diotelako.

Gaurkoak problema itxura hartu du, ordea... (arratsaldeko Ingeleseko azterketa izango da...). Azterketa ongi egiteko estrategia bila nabil... estrategiak... bizitzan aurrera egiteko ezinbestekoak... gaurko joko, jolas, problematxoak... estrategia bila jarriko gaitu, ea nork lortzen duen 100 puntukoa. Good luck!



100 LORTZEN DUENA IRABAZLE!



Bi lagunentzako jolasa da hau. Hauek jolasaren baldintzak:

- Zerotik hasi eta txandan-txandan, bi partaideek kantitateak batu behar dituzte 100era iritsi arte.

- Batzen diren kantitateak ezin dira 10 baino handiagoak izan. Hau da 1 eta 10 bitartean (biak barne) dauden zenbakiak bakarrik batu daitezke.

- 100era iristen den lehenengoak irabaziko du jolasa.

Estrategia on bat asmatuz gero ia ezinezkoa da galtzea. Which is this strategy?


1 comentario:

  1. aspaldiko ikasle bat, ahotsik gabeko baina hitzez beteriko sare honetan itsasontziz bidaiatzen ari zela uharte bakarti ezagun honetara iritsi zena6 de enero de 2013, 23:43

    bigarren hastea da garrantzitsuena
    gero 90i zenbaki hori kend
    eta zenbaki hori esan. horrela 3+7=9 +5+5=20 +8+2=30 +2+8=40 etc etc.. azkenean 90era heltzean 10 esan eta listo...
    baina arazotxo bat du nire teoria... zer egin besteak 10 esaten badu? ba, bat esan eta gero kenduko dugu... aurkakoa estrategiaz ohartzen ez bada behintzat, apur bat nabaria baita... -.-'

    ResponderEliminar