2011-10-26

ITAKA (Josu Waliño_2011-10-22)



Txikitasuna ezkutaleku handi bat da; ezkutaleku horretan bi hitz eta erdi kabitzen dira, ezkutaleku hori ez du sekula inork aurkitu... bila jende asko dabil, baina... hain da txikia...


Askok pentsa dezaketen arren, txikitasuna ez da puntu ilun bat, ez da ezerezaren loaldia, ez da zurrunbilo korapilatu bat. Txikitasuna hemen hasten da, eta hemen bukatzen. Eta hemen da... espazio lauso bat, bi hitz eta erdirako tokia duen dantzaleku bat.

Txikitasuna dantzari ona da, txikitasuna da itzalik handienak mugitzeko gai den indar bakarra.









Josu Waliño -> Izarren artzainak topatu zituen bederatzi ateak, hontza lepoko minez zegoen goiz batean. Heriotzaren beldur zen hontza; horregatik igarotzen zuen esna gau osoa, iluntasunari ulu egiten zion bakoitzean heriotzari putz egiten ziola sinetsita. Gau hartan ere esna zegoen, Jonek hortza galdu zuen gauean, hontza izan zen hortz galdua aurkitu zuena bederatzi ateetako baten atzean, artzainak zaintzen zituen izarretako baten ondoan.

Hortzekin, hontzekin, heriotzarekin, ateekin jolas egiten duen idazlea, zumaiarra. Larunbatean etxeko labea erakutsi ziguna, pastel gosez mikroipuinak ahoratu zizkiguna.

Patxi Ezkiaga olerkiarekin, Jexux Mari Mendizabal gezurretako egikin, Joxe Goikoetxea bake, egia eta jostunekin, Josu Waliño mikroipuinekin eta Ekaitz Goikoetxea Hitzontzirekin mahai inguratu zitzaizkigun. Mila esker kuadrilla!

Saioari amaiera 7 Eskale taldearen Kaixo, amatxo kantuarekin eman genion.

... eskerrik asko Hitzontzi lehiaketako lehen astean parte hartu duzuen guztioi ere! a,e,i,o,u bost bokalak barne dituzten hitzen bila ibili gara eta honatx zuengandik jaso ditugun adibideetako batzuk: euriborra, menopausia, eskupilota, autodeterminazio, autogestio, autoerotismo, automedikazio, eroankortasun, erlatibotasun, aurrerakoi, autoritate, aireportu, mandoeuli, errekuperazio, ebaluazio, lehiakortasun, erlojugilea, soinujolea, eukalipto, euritako, eriauto, autobide, hipotenusa...

Aste honetako ariketaren argibideak hortxe dituzue, hortxe, ezkerraldean...

Larunbateko saioa jaitsi eta gorde nahi izanez gero... http://www.divshare.com/download/16041879-ea5


No hay comentarios:

Publicar un comentario