HITZA: XERA

Bi milimetro, eta erdian ur-jauzi bat. Hasperen baten soneto lotua, izerdi izoztuaren su festa. Milimetro bat eta erdi, eta zure begien zoroa, lurrikara ttiki bat zilborrean, amildegiak hegan. Milimetro erdi, neure arnasak ito nau.
Hori baino ez da xera, distantzia baten hustasuna erredura puntuan.

AFORISMOA: " Justizia idatzi zuen tinta gorriz paperaren gainean eta zuriuneak matxinatu zitzaizkion."
Bazen behin etxeko paretetan graffitiak egiten zituen (bizilagun bat?). Ispiluaren aurrean aurkitu zuen behin bere burua eta bere islaren graffitia egin zuen kristal horitzen hasian.
Bizilagunaren etxeko mamuak beldurtu egiten dira ispiluan beren isla ikusten dutenean. Izara zurien gainean justizia da ispiluan islatzen zaiena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario