2011-12-02

EGIN APUSTU ZURE BURUARI! (VIII)



Batzuetan asteak horrelaxe joaten dira... pisutsu. Eta pisatzen duena izaten da Iruñerriari hozkaka (gosez? zeren gosez?) egon den behelainoa, eta bulegoko aire mugimendurik gabea, eta ordenagailuan pilatutako hitzen nora eza, eta eskumut
urreko ordulariaren aurrera joan beharra, eta bileren geldotasuna eta... Batzuetan asteak horrelaxe joaten dira... pisutsu. Eta ostiral iritsi berrian sorbaldak okertu egiten dira pisuaren pisuz eseri eta Mikelen begiradaz oroitzen zarenean... "Irati aurrekoan problemarik ez zenuen jarri eta gaur jarriko duzu?". Eta begirada horrek astearen amaierako azken ahalegina merezi duenez... kontzertuak, antzerkia, ikuskizunak... beste batzuentzat utziko ditugu... gu matematikekin kateatuta geldituko gara... gu, Mikel eta biok bai behintzat...




NOR EGON DA NOREKIN?

-Atzo arratsaldean Xabi kontzertu batera joan zen.
-Gorka Anarekin egon zen.
-Asierrek ez zuen Saioa ikusi.
-Maria zineman egon zen.
-Saioa antzerkia ikustera joan zen.

-Neska bat eta mutil bat zoora joan ziren.
-Josu eta Sara ere kontuan hartu behar ditugu.

... nor egon zen norekin?


1 comentario:

  1. Zer gertatu da hemen? Nik uste nuen blog bakarrak hartuko zituela oporrak aste honetan. Zer moduz Zizur-Txantrea-Burlata-Goierri ingurua?

    Ez dakit atzo noiz den, baina uste dut Xabi eta Sara kontzertu batean izan zirela. Saioa eta Josu antzerkian. Maria eta Asier zineman eta Gorka eta Ana zoologikoan. Em... ez nekien nola jarraitu eta bikoteak neska-mutil egin ditut. Ez dakit zergatik. Bestela ez zegoelako erantzun bakarra izan dela uste dut. Bikoteak izan zitezkeen neska-neska edo mutil-mutil?

    Muxu potolo bat.

    ResponderEliminar