2011-11-29

... mol gosez...


HITZA: ZIRIMOLA

... mola, ez, ez da "lo que mola". Badira hitz-kontzeptu batzuk ikasi eta gutxira ahazten direnak (bere garaian ulertu ez genituelako, erabiltzen ez ditugulako...); eta badira hitz-kontzeptuak bere garaian oso ongi ulertu ez arren, eta erabiltzen ez ditugun arren, gogoan iltzatuta gelditzen zaizkigunak. 2000. urteko ikasturtea (batxilergoko lehenengo maila) lauzpabost egun beranduago hasi nuen. Oporrak luzatzeko aukera izanda...

Ez nuen askorik sufritu beranduago hasi izana... Ez nintzen atzerapenaz gehiegi ohartu Kimikako ikasgaiaren txanda iritsi zen arte. Mola gora eta Mola behera. Eta ni begiak txingurritu eta ditxosozko molaren bila. Historiako liburuan aurkitu nuen baten bat, baina, Kimikako mol-ak Historiako Molarekin apenas omen zuen loturarik. Inor zirika ere ibili nuen, irakaslea akaso, eta ziri eta mola artean, ba horixe, zirimola hark, nahaste borraste hartk, hamaika urteren ondoren Kimikako (eta Historiako) Molez oroitzeko balio izan didala. Beste zirimolaren batek, beste haizeteren batek, hitzok eraman eta berriak ekarriko dizkidan arte...


AFORISMOA: Denbora jan ahala gose gehiago sentitu.

Bazen behin gauero-gauero bizilagunaren atepetik loa lapurtzen zuen (bizilagun bat?). Egunero-egunero bost minutu beranduago esnatzeko adina lo-puska lapurtzen zituen. Lo gosez bizi da nonbait.

Aspaldian egun osoa egiten du lo bizilagunak. Eta kontua da... bizilagunaren bizilaguna lo egiteko lo-puskarik gabe gelditu dela.





HAIKUA:
"Hotzikara bizkar
beldurtien mamu
izoztua da"

2 comentarios:

  1. Aupa Irati: zertan gea!,Haikuak ez al die 5, 7,5? ni hori ulertuta neon; halere, oso ederraK, bai haikua, baita aforismoa ere.Muxu bat.

    ResponderEliminar
  2. Eskerrik asko, Loli, Bizitzan aurrera esna ibiltzeagatik!

    Eman eta hartu... bigarrenak lehenengoari ematen dionean... aste eskuzabala tokatu da nunbait hau! ;-) Holaxe utziko dugu? Batzuetan komeni da muga estu zorrotzari pittin bat bultza egitea... Muxu bat! A ze zirimola!

    ResponderEliminar