2011-11-09

KALEAN


Horrelakoak kalean gertatzen dira. Demagun... Antsoain (Nafarroa). Demagun... astelehena. Demagun... arratsaldeko zortziak eta erdi. Demagun iluntzeak Irati hortxe harrapatu duela. Kalea horrelakoa da, (g)uneak harrapatu egiten zaitu. Gustatu egiten zait (deitu lotsagabe!), begia bezalaxe belarria ere luzatzea.

Bi mutiko, hamalau urte izango dituzte. Gutxi gorabehera. Hamabost agian? Adingabeak direla ziurtasun osoz esango nuke. Boto eskubiderik ez, beraz. Bizikletarekin bat, oinez bestea. Lagunak dirudite. Konfiantza nabari da bien artean. EQUO talde berriak kale kantoian ipini dituen informazio-mahaien ondotik pasa dira, sagarrak eta informazioa banatzen ari dira ibiltariei. Informaziorik ez, sagar bana hartu dute bi mutikoek; hozka egin die etorkizunari. Bost pausoren bueltan Ezkerra-Izquierda alderdiko zinegotzi baten etxepetik pasa dira bi mutikoak, atarian argi txiki bat eta ondoan kartel bat dagoela ikusi dute. Amaiur... como el pueblo de Baztán! Esan dio batak besteari. Besteak aurpegiera okertu dio, ez dakiela Amaiur non dagoen esan nahi dio. Baina, lotsatu egin da. Eta hortik aurreragokoa... poltsikoan gorde dut:





- ¿Tú vas a votar?
- No lo sé, tal vez sí...
- ¿Tú de que eres... de Rubalcaba o de Rajoy?
- Yo de Rubalcaba...
- Ah. ¿Sabes? Todos los presidentes son malos...
- Ya...
- ¿Entonces?
- Psssssssssss... yo de Rubalcaba...
- ...

Bi pauso eman ditut aurrera. Elkarrizketari eutsi nahi diot. Baina, badoaz... lastima. Lepoa luzatu dut, baina...

"No quiero que te besen otros labios..." tupustean adineko gizon batekin gurutzatu naiz... kantari doa... eta zalantzak kalean harrapatu nau... bi mutikoen atzetik edo gizonaren atzetik... nori jarraitu zalantza egin dut... eta badoaz... lastima...

Amaiurren kartelari begiratu diot Izquierda-Ezkerrako zinegotziaren zain nagoen bitartean. Kalean harrapatu nau EQUOko kideak. Entzun egin diot. Eta hozka egin diot sagarrari... eta etorkizunari. Bi "handiren" artean "txiki" asko dago. Han doaz mutikoak... konturatu ote dira?

1 comentario:

  1. Alderdi politikoekin , guztiekin, oso nazkatuta nago,oso kutsatuta ikusten ditut: berekoi, setati, kontsentsuetara etortzeko sekulako zailtasunekin, koerentzi falta izugarriarekin, faltsu...; hautua ematera joan behar dela ez dut inongo zalantzarik, eta oraingo honetan, nire botoa, natura begirunez, errespetuz hartzen duen alderdi bati emango diot. Sortu berria da, txikia da:EQUO da nire alderdia. Natura da nire jainkosa, natura da mundutarrok dugun ondarerik ederrena, beraz, nire botoa EQUOrentzat izango da.

    ResponderEliminar