2012-02-01

ITAKA (Andoni Salamero eta Leire Santillana_2012-1-21)





Poema batek gorputz biluztua (gorputz biluztua gorputz biluziaren parekoa da?) jantzi dezake? Poema batek estal ditzake argiaren lotsa gorrituak? Poema batek egin diezaioke itzal ezkutuan gelditzen denari? Poema batek uki ditzake azal hotzaren erredurak? Poema bat noraino iristen da? Zein da poema batek hatz arrastoen gainean egiten duen marrazkia? Hezur-mamitan poemak nori ateratzen dio mingaina, hezurrari ala mamiari?

Urtarrilaren 21ean Andoni Salamero eta Leire Santillanarekin aritu ginen solasean Itaka saioan. Poeta da Andoni, moda diseinatzailea Leire. Elkarri eskua eman eta hauxe da sortu dutena:




Urretxuko Juan De Lizarazu aretoan egongo da erakusketa ikusgai otsailaren 12ra bitartean. Urtarrilaren 21an soinean jantzitako ahotsak hauetxek. Egin hozka beldurrik gabe!


 

Andoni eta Leirerekin hitz egiteaz gain, Zuberoa aldera salto egin eta Jonmikel Intsaustirekin  Maskaradez hitz egiteko aukera polita ere izan genuen. 

2 comentarios:

  1. Leire eta Andoni ideia bitxia, originala eta berria, niretzat beintzat, moda eta olerkia elkar jostea. Bejondaizuela!

    ResponderEliminar
  2. Aurreko aste bukaeran izan nintzen Juan De Lizarazu aretoan erakusketa ikusten; harrigarria izateaz gain, asko gustatu zitzaidan han ikusi eta arnastutakoa. BEJONDAIZUELA LEIRE ETA ANDONI!

    ResponderEliminar