2012-05-29

Harrizko oinaztuek beldurra argitzen dute


HITZA: OINAZTU  

Zerua ebaki (hautsi, puskatu, zartatu, zulatu, moztu, txikitu) ahalko balitz; zeruak su (min, lo) hartuko balu; zerua haserretu (kezkatu, isildu, makurtu) egingo balitzaigu;  orduan zer? Orduan zer egingo genuke esku artera eroritako argi guztiarekin?

Zerua elektrizitate baino ez dela esan zuen gezurtiren batek eta ordutik egiaren bila dabiltza ekaitzaldiak, trumoi arteko oinaztu bakoitzari muxu garrasiz beteak itsatsiz.

Beldurra ematen du; eta zer? Zerua ez da itsaso lehortu bat besterik. Hori ez dakit nork esan zuen.




AFORISMOA: "Harrizko bi bihotz elkar igurtziz sua egiten"

Bazen behin bizilagunarekin maitemindu zen (bizilagun bat?). Harriak sartu zizkion atepetik etxera. Abisurik eman gabe, kolpeka.

Harriekin zer egin jakin ez eta aspaldian itzali zitzaion sua berpizten saiatu zen. Konturatu ere ez zen egin, sugarrek bihotza erre ziotela. Suhiltzaileak bizi dira orain bizilagunaren ondoan, maiteminez.       



HAIKUA

Beldurrarekin
albondiga pilotak
egiten ditut 


 

1 comentario:

  1. IkaragHARRIA atzoko emanaldia! Jendetsua, partehartzailea, koloretsua, sortzailea... Segi etorkizuna euskaratik eta euskaraz sortzen. Bejondeizuela!

    ResponderEliminar