2014-04-10

HEZKUNTZA INKLUSIBOAREN ALDE



Aste honetan, apirilaren 7tik 11ra bitartean, munduko eskola-txoko ezberdinetan hezkuntzaren aldeko mundu ekintza astea ospatzen ari gara. 


Guk ere Zizur Nagusian ospatu dugu gaitasunak batuz hezkuntzaren aldeko geure astea. Herriko hiru eskolak eta institutua elkartu ginen asteazkenean herriko plazan. Hitzaldi, poema, musika, kanta eta bertso artean, txiki eta handi denok elkarrekin, hezkuntza inklusiboaren aldeko aldarria izan zen gure ere. Ekitaldiari amaiera emateko Irati, Andrea eta Katalinek bikain abestu zuten prestatu nuen bertsoa:





Lana eginez lortu nahi dugu
hezkuntza inklusiboa,
barnerakoia, koloretsua,
anitza eta beroa,
oztopo denei aurre eginez
bidea aurrera doa, 
batu ditzagun gaitasunak ta
batu dezagun gogoa, 
modu honetan ederragoa 
izango baita geroa. 
Oskar, Amaia, Iñigo, Sara,
Eneko eta Naroa,
batu ditzagun gaitasunak ta
batu dezagun gogoa, 
modu honetan ederragoa 
izango baita geroa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario