2014-04-28

ZORIONAK PRUDENTXI! ZORIONAK MAHFUD!



Gustatzen zait jolasean-jolasean burua zure izaren artean sartzea;
bat-bi eta.....hiru! oihukatu eta saltoka-saltoka bidean aurrera egitea;
zure txokolate beroari zurrut egitea eta eskua ematea. 
Gustatzen zait amona, zuri esku ematea.

Gustatzen zait, besterik gabe, zugana hurbildu eta amona, zer moduz? galdetzea. 
Eta batez ere gustatzen zait, ondo, ondo, zugandik, ondo, ondo nago entzutea. 

Eta batez ere, batez ere gustatzen zait nire amonaren biloba izatea. Hartzatxoa beso artean estutzea; amonen bilobek ez baitiote ume izateari uzten. 

URTE ASKOTARAKO AMONA zure 92. urtebetetze egunean!


Eta Mahfud... zuri zer esan! Urte askotarako zuri ere! Atzo ezagutu zintudan eta... ia-ia-ia amonak bezainbeste egin didazu koxk bihotzean. Seigarren urtebetetze egun zoriontsua izan dezazula zuk ere!

No hay comentarios:

Publicar un comentario